Entradas

Mostrando entradas de enero, 2019

Matematikarako dinamika kooperatibo batzuk / Algunas dinámicas cooperativas en matemáticas

Imagen
Ikaskuntza kooperatiboak,  matematika arloan , etenkin handia  dakar, normalean "teoria gutxi eta praktika asko" ematen den ikasgaia delako. Beraz, oinarrizko dinamika kooperatiboak, beren aldagai guztiekin edo beste ikas-jarduera motarekin konbinatuta, oso erabilgarriak dira eguneroko lanean. Eta, zalantzarik gabe, nahiz eta klaseko-denbora luzatzen den, ikasleek askoz gehiago ikasten dute.
Egin dudan Aljebra proiektuan, dinamika kooperatiboak erabili ditut. Hona hemen, ea aprobetxagarriak izan daitezen. 
Aipatu nahi dut ere Laura Martin irakaslearen bloga, "Matemáticas cooperativas en 2º de ESO", matematikako ikas-unitate kooperatibo batzuk azaltzen dizkigulako. 
Problema kooperatiboak de Pilar Etxebarria

.............................................................................................................................................................

En el área de matemáticas, el aprendizaje cooperativo aporta muchos beneficios, ya que es una asignatura…

BioFlipped Leticia Plaza irakaslearen eskutik

Imagen
Iaz, blog honetan, Leticiaren lana plazaratu nuen. Erandio BHIan jasotako PEG-modulu baten emaitza, bere arazo-egoera, ikas-unitate batean islatuta, hona ekartzeko baimena eman zidan: Etorkizunetik mezua
Leticia beren lanak partekatzen dituen irakasletariko bat da, txaloak! Ordezkoa izanda, ikastetxez ikastetxe dabil eta, agian, ezin du bere lanetik espero duen etekin osorik atera. Horregatik ikasturte honetan egindakoaz aipamen bat  egitea eskatu dit eta hemen dago, gustora.
Aurten Kantauri BHI-n dago eta Flipped classroom kurtso bat egin duenez, YouTubeko kanala sortzera animatu da, 3.DBH-ko ikasleentzako, nutrizio sistemari buruzko bideoekin. Zuekin elkarbanatu nahi du. Ah! eta sorpresa bat prometitu dit...

Hona hemen bere kanala: Biologia ikasten Aurrera!!!

Nire Sites gaurkotzen: Julius-arena

Imagen
Irudiaren jatorria:"Julius irakaslearen kasua"
Gezurra badirudi ere, urteak pasatzen dira eta egindakoa zahartzen ari da. Orain dela gutxi, nire wiki guztiak pikutara joan ziren eta bi bakarrik berreskuratzea erabaki nuen, den dena gaurkotu ezin duzulako, denborarik ez. Bizitza osoko lana odei batean geratu da, pena! Baina honela da Interneko mundua eta aurrera jarraitu behar.
Google-ren Sites aplikazioari hori gertatzen zaio. Nahiz eta Sites zaharrak oraindik mantentzen diren,  poliki poliki berriztea beharrezko izango da. Beraz, lana hasi dut nire aisi-denboran, patxadaz, ea denbora izango dudan!, benetan nekagarria da, beti galtzen da zerbait konbertsioan, irudiak berriro Drivera igo eta kapsulatu behar, beti esaldiren bat aldatzen edo akats ortografikoa zuzentzen duzu...askotan galdetzen diot neure buruari ea merezi duen, ea bizpahiru urte pasa ondoren, dena desagertuko da, ez pentsa, baina, momentuz, aurrera.
Gaur "Julius irakaslearen kasua" garbira pasatzea…

Teknologia-baliabideen bilduma

Imagen
Irudiaren jatorria:  GitHub
Sarean nabigatzen hurrengo web-orri honekin egin dut topo eta, hain bikaina eta erabilgarria ikusi dudanez, blog honetara berehala ekartzera izan da nire lehenengo pentsamendua. Lizardi institutoko teknologiako irakaslea den Lorea Aldabaldetrekuren lana. Berak egindako baliabide-bilduma begiratzen, halaber, berak garatutako robotikari buruzko beste web-orri bikaina ere aurkitu nuen.
Teknologia-baliabideak: Balibide bilduma honetan, gaika sailkatutako materialak aurkitzen ditugu, web-orriak, simulazioak, informazioa, bideoak eta, nire ustez, eskergarriena, beren apunteak. Garai hauetan, ez da normala aurkitzea materialak partekatzen dituen irakasle bat, beraz, benetan, mila esker. Gainera, DBH zein batxilergoko materiala da. Robotekin jolasean: Robotika buruzko web-orri ederra, denetariko dauka: ikasteko jarraibideak eskemekin (euskaraz!!!), praktikak, ikastaroak (shofware askearen bidez), 3Dko inprimagailua eta diseinua eta ikasleen lanak.

-Bere lanak GitH…

Revista "Enseñanza de las Ciencias de la Tierra" Aldizkaria

Imagen
Irudiaren jatorria:  AEPECT
La revista "Enseñanza de las Ciencias de la Tierra" se publica desde 1992 con tres números anuales. Editada por la Asociación Española Para la Enseñanza de las Ciencias de la Tierra (AEPECT), nos ofrece artículos sobre trabajos en geología,  investigación educativa  y experiencias e ideas prácticas para desarrollar en el aula, laboratorio o campo.Todos sus números están publicados on line y pueden descargarse. Como muestra, la siguiente selección (autorías en el enlace), pero  os animo a visitar la web, porque hay muchos más recursos y artículos interesantes: Resolviendo un asesinato: una experiencia con la Geología Forense en SecundariaLo que nos cuentan los huesos. Taller de antropología física.El paisaje geológico en la enseñanza de las geocienciasLugares de interés geoeducativo en el medio urbano.Las cintas del tiempo geológicoErupciones en el laboratorio. Modelos analógicos de peligros volcánicosEl mapa geológico: modelos 2-…

Ikas Unitate berria: Aljebra

Imagen
Pasa diren Gabonetan Prest Gara ikastaro bati bukaera eman nion. Prestakuntzaren azken ekoizpena arazo egoera bat burutzean zetzan eta, matematikari buruzko ikas-unitatea bat egiteko gogoa neukala aprobetxatzen, sekuentzia oso bat garatu nuen, DBHko 1.mailako 2 "Aljebra" gaia lantzeko: Aljebra, matematikaren hizkuntza sekretua Oso zaila egiten zait arazo egoera ikas-unitate oso batekin parekatzea. Beraz, aukera dudan testuingurua, azken bolada honetan Whatsapp-en bidez bidaltzen diren enigma matematikoak izan dira. Ugari eta mota guztietakoak daudenez, erronka didaktikoa ikas-sekuentzian zehar tartekatzen da, hau da, ildo teorikoak aldez aurretik landuta, jarduera batzuetan berreskuratzen da. Proposatzen den ekoizpena, jarduera hauetatik ateratzen dituzten emaitzak edo ondorioak, txarteletan idaztea eta  "Horma matematikoa" islatzea bururatu zait.
Ikas-jarduera guztiak talde kooperatiboetan lantzeko prestatuta daude. Dinamika desberdinak erabiltzen dira,  folio bir…

Teach engineering: STEAM proiektuak / Proyectos STEAM

Imagen
Irudiaren jatorria: Teach Engineering
Colorado Unibertsitatea dago proiektu honen atzean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako STEAM-proietuen adibideak eskeitzen dizkigute (K12). Ikas- unitateak, ikas-jardueren bideoak , Maker-erronkak, eta orientabide didaktikoekin osoturik. Nahiz eta EEBBetako kurrikulumari egokituta dauden, oso adibide onak izan daitezke guretzat ere bai. Proiektu guztiek ibilbide bat jarraitzen dute eta deskargatu ahal dira web-orritik: Teach Engineering
Hona hemen bi adibide: Kotxe-talken testak eta Arduinoaren bidezko argi-eskulturak

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Desde la Universidad de Colorado nos presentan esta página web con recursos par desarrollar proyectos STEAM en Primari y ESO (K12). Unidades didácticas, vídeos de actividades , retos Maker y orientaciones didácticas. Están adaptadas al currículo de EEUU, pero son buenos ejemplos. Todos los proyectos pueden descargarse:…

Konpetentzia-materialaren bilduma / Colección de materiales sobre competencias

Imagen
Jatorria: Heziberri 2020
Badakit urrian zehar aurkeztu zirela, baina uste dut, agian, irakasle guztientzat ez direla heldu oraindik. Arazo egoerak, ikas-unitateak eta hauei lotuta dagoen metodologiari buruzko bilduma eraginkor bat egitea proposatu ziguten iaz, hots, irakasleentzako baliogarria eta prestakuntza-moduluekin osagai bezala. Eta honi ekin genion gogor. Bere emaitza, Heziberriri zuzenduta dagoen Berritzegune Nagusiko web-orrian islatu da, "konpetentziak lantzen" atalean.

Materialak bi balibide mota ditu:
Alde batetik, material didaktikoa, irakasleek ikasgelan baliatu ditzaketen sekuentzia didaktikoez, proiektuez edo unitate didaktikoez osotutaBestetik, gogoetarako materiala, arloei buruzko gogoeta egiteko eta formazioa bideratzeko. Denetariko dago: bideoak, aurkezpenak, webguneak, liburuak, artikulu laburrak, problemen bildumak, ikastaro interesgarriak eta abar.Zientziarako konpetentziaMatematikako konpetentzia
..................................................…

EHUko olinpiada zientifikoak / Olimpiadas científicas UPV

Imagen
Irudiaren jatorria: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Urte berri baten urtarrilean gaude eta hila honetan zehar EHUko olinpiada zientifikoetan izena emateko epea irekita dago. Olinpiadak urtero garatzen dira eta batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Normalean, Unibertsitateak abenduan zehar informazioa bidaltzen die ikastetxe guztie. 
Proben ezaugarriak: Biologia: proba teorikoa egin ondoren, lehenengo 10 ikasle proba praktikora pasatuko dira.Fisika: proba teorikoa, 4 galderaeta 4 problemaGeologia: DBHko 4.mailako ikasleak ere onartzen dira. Proba teorikoa 50 galderez osatuta dago eta praktikoan arrokak, mineralak eta fosilak identifikatuko dituzteKimika eta Matematikan azterketa teorikoa bat izango dute. Matematikako olinpiada hau ez da "Eduardo Chillida"rena, DBHko 2.milako ikasleei zuzenduta.  Egutegia  eta informazio gehiago:  EHUko olinpiada zientifikoak
..................................................................................................................…