Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2018

TopaDIPC Topaketak / Encuentros TopaDIPC

Imagen
Irudiaren jatorria: TopaDIPC

"Top@DIPC-Zientziarekin Solasean" Donostia International Physics Center-ek, urtero eta 2009. urtetik hasita, antolatzen duen Jardunaldia da, Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barnean. Datorren 2018ko urriaren 30ean bere X. edizioa ospatzen da.
Jardunaldian, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Euskadiko Bigarren Hezkuntzako ikasleek zientzia munduko ikerlari ospetsuen eta Nobel Saridunen presentziaz gozatzeko aukera izango dute Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak moderatuko duen ekitaldian. 
Topaketak ondorengo zientzialariak izango ditu gonbidatu gisa: Klaus Von Klitzing (Fisikako Nobel sariduna 1985ean), Mairi Sakellariadou (uhin grabitazionalen ikertzailea) eta Maria Vallet-Regí (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan), euren esperientzia profesionala helarazi eta ikasleen galderei erantzuteko prest egongo dira. Galderarik bitxiena sarituta izango da.
Beste Top…

Europe Code Week

Imagen
Irudiaren jatorria: Europe Code Week
Atzo bertan Europa mailan garatzen diren ekimen bat bukatu da: Europe Code Week. Programazioarekin eta robotikarekin erlazionatutako ekimenan honetan hezkuntz esperientziak partekatzen dira. Bere mapan, partehartzaile guztienak ikus ditzakegu, ikastetxeak eta beren proiektuen laburpenak.
Euskadin 24 ikastetxeek, klubek eta beste erakundeek parte hartu dute, Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera. Mailari dagokienez, oso ekimen irekia da, denetariko proiektuak daude, Scratch programaren bidez lehenengo pausoak ematen dutenetatik, sakeleko telefonoentzako Appen programazioara. Baina ez da Teknologia protagonista bakarra, arlo guztiek, neurri batean edo bestean, bere lana aurrera eraman dezake, programa informatiko bat erabiliz edo konexiorik gabeko esperientzia besterik ez aurkezten, hala nola Google-formularioak, Kahoot, Geogebra, edo kode sekretuekin paperez lantzen. Helburu nagusia "pentsamendu konputazionala" garatzea da
Momentu honetan p…

Jakindun, klasean erabiltzeko bideoak euskaraz

Imagen
Irudiaren jatorria:  Jakindun
Interneten zeharko nabigazioak ezaugarri berezia du, toki batek bestera eramaten zaitut eta, bapatean, espero ez duzun zerekin topo egiten duzu. Hau gertatu zait Jakindun web-orriarekin. Matematikako gaiari buruzko bideoak bilatzen, hara non ekimena hau ezagutu dut. Ez daukat datu askorik, baina  badirudi neska eta mutil biren ekimena dela eta ibilbidea 2017an hasi zela  Bilbon. DBHko eta Batxilergoko fisikaren eta matematikaren edukiak azaltzen dituzte bideoen bitartez, erabilgarriak ikasgelan zein etxean. Animatzen bazara, kolaboratzileen bila daude.
Bideoteka aprobetxagarria. Beren kanala YouTubean: Jakindun

Zientzia Astea 2018

Imagen
Irudiaren jatorria: Zientzia astea Azaroaren 7tik 11ra Zientzia Asteak garatuko du bere XVIII. edizioa, aurten itsatsoa gai nagusia izanda. Jarduerak hila honetan bertan hasi dira, "EHUko Itsasoan" ekintzarekin:  erakusketa, ghinkana, hitzaldiak, tailerrak eta "Saltillo" ra bisitatzeko aukera. Baina orain, bere web orrian ikastetxeek izena emateko epea irekita dagoela adierazi dute eta Aste honetan disfrutatuko ditugun ekintzen berri ere bai.
Zientzia Astea zer den eta lortu nahi diren helburuak  ez du merezi aipatzea, nahiko ezagunak direlako, baina bai, urtero prestatu dituzten sorpresak. Lehendabizikoa, aurten toki berri bat gehitzen dela, Eibar, hain zuzen ere. Beraz, Zientziaz gozatuko gara bost hiritan: Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, Barakaldoko Clara Campoamor  Zentro Zibikoan  eta Eibarreko Portalea Kultura Etxean. Aurrera goaz!
Ohiko erakustoki zientifikoak izateaz gain, aurten ere hitzaldiak, tailerrak…

Klima-detektibeak, ESAko eskola proiektua / Los detectives climáticos, un proyecto escolar de la ESA

Imagen
Irudiaren jatorria: ESA
Pasa den uztailan ESAk eskolako proiektu berria kaleratu zuen: "Climate detectives". Ikerketa proiektu honetan, 8-15 urte tartean dauden gazteei zuzenduta, klimari buruzko arazoak ikerketa egiteko erronka planteatzen da, zientifiko moduan, hau da, datu errealekin lantzen. Ateratako emaitzak partehartzaileen artean partekatu dira, arazoak paliatzeko neurriekin batera.
Taldeek (gutxien 6, gehien klase oso bat, beti beren irakasle batek zuzenduta) hiru fase dituzte proiektu aurrera eramateko. Lehenengoa dagoeneko irekita dago. 1.fasea, azaroak 15a arte: klima arazo bat identifikatu ondoren, ikerketa planifikatu eta idatzi behar da.2.fasea, 19/01/10- 19/04/15: ikerketa bera garatzen da. Fase honetan zehar koordinatzaileak on line ekimenak antolatuko ditu eta zientzialari batekin kontsuta egiteko aukera ahalbideratuko du.3.fasea 19/04/16-19/05/17: ondorioak eta erabakiak hartuta, emaitzak partekatuko dira. Espainako taldeek  izena eman behar dute ESERO bu…

El juego de Pitágoras, un proyecto de matemáticas para 2º de ESO

Imagen
Irudiaren jatorria: El club de los números
Por medio de la última entrada del blog del CeDec, he conocido el trabajo del profesor Pedro Martín Lorenzo, del IESO “Vía Dalmacia” de Torrejoncillo (Cáceres). Este docente, a través de su blog,“El Club de los Números” , nos proporciona pruebas y problemas de aplicación matemática  a la vida real, por medio del "Problema del mes". Mensualmente presenta un problema y comunica la solución del alumnado que lo ha resuelto.
El curso pasado realizó el proyecto  “Pythagoras’Game” para 2º de ESO. Con el teorema de Pitágoras como hilo conductor y su aplicación al cálculo de perímetros y figuras planas, se plantea un concurso por grupos. En él,  el alumnado va realizando determinadas pruebas: un vídeo sobre el personaje, documentos de tipo más académico, fotografía matemática, resolución de problemas tipo y de problemas reales con medidas por su ciudad (muy interesante). Todos los trabajos de los grupos se difunden en sus blogs. Este es, p…

Zientzia Azoka: parte hartzeko epea irekita

Imagen
Irudiaren jatorria: Zientzia Azoka

Zientzia Azokaekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, urtero antolatzen da  Elhuyarren eskutik. Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, gaia libre izanda eta unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.
Lanak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin eta aurkez daitezke, eta izena ematerako orduan ez dago proiektua definitua izan beharrik, inspirazio-fasea horretarako dago eta.
Izena emateko epea zabalik dago: Eman izena
Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n.
Urteko memorian Azokaren ibilbideaz jabetuko zarete. Hona hemen bideo bat, iaz parte hartu zuen Elorrioko …

ElkarMaker Ekimena / Iniciativa Elkarmaker

Imagen
Irudiaren jatorria: Elkarmaker Elkarmaker ekimenak STEM (Science, Technology, Engineering and Maths) arloetan izaera ekintzaileko jarrerak indartzen ditu. Ekimen honen sustatzaileak Ikastolen Elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Elkarmakerren ardatza elkarlana da, bai heziketa maila ezberdinen artean (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Ingeniaritza) eta bai errealitate sozio enpresarialaren artean, izaera teknologikoko proiektuen esparruan. Aipamen bat egin nahi dut, gure ikasgeletan antzeko bat jezartzeko oso ideia polita delako
Erabilitako metodologia Maker et Design Thinking-en artean kokatzen da. Funtsean, Ingenieritza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek LHko ikasleen ideietan oinarrituta, prototipo teknologiko bat sortzen eta komunikatzen dute ikasturte batean zehar. Pausoak ondorengoak dira:
Proiektuaren aurkezpena inplikatutako ikasleeiLehen Hezkuntzako ikaslei erronka bat jartzen…

Nire web-orriak gaurkotzen: Zientzia eskuetan / Poniendo al día mis webs: Manualidades en Ciencias

Imagen
Jatorria: Zientzia Eskuetan
Mundu digitala aldakorra da, benetan. Google-Sites erabiltzen dugunok badakigu orain web-orriak egiteko aplikazio berria dagoela, errazagoa eta ikusgarriagoa gainera. Googlek ere gure web-orri zaharrak formato berri honetara pasatzeko aukera ematen digun arren, kostat lanperna gero berriro edukia antolatzea. Hal eta guztiz, pena da hainbeste lana ez gaukotzea, ez da? Den dena gaurkotzea  posiblea ez dela aldez aurretik jakinda, batzuek bai merezi dute berristapen hau jasotzea. Beraz, denbora badaukat, web-gune zahar batzuk formato berrian aurkezten saiatuko naiz. 
lehendabizikoa, orain dela bi urte hasitako lana da: zientziari buruzko eskulan-bildumaz ari naiz, LHko eta BHko baliabideak modu erraz batean sailkaturik, batzuk gaika, beste batzuetan eskulan formatoa kontutan hartuta. Egoera aprobetxatu dut batzuk ere gaineratzea. Hona hemen emaitza: Zientzia Eskuetan ............................................................................................…