Etorkizunetik Mezua, arazo egoera


Irudiaren jatorria: Etorkizunetik Mezua

Ikasturtearen azken egunetan gaude eta oraindik institutoetan jo ta ke PEG moduluak ebaluatzen Gure zonaldean, gehienetan, saio orokor bat antolatu dugu ikastetxeetan bertan, non irakasle batzuek, libre, bere arazo egoerak edo proiektuak partekatu dituzten. Toki guztietan oso lan onak ikusi ditugun arren, Erandio BHI-an egindakoak aipagarriak dira eta, haien artean, blog honetan  Leticia Plaza irakaslearena erakutsi nahi dizuet (mila esker partekatzeagatik):


Ikas-Unitatea, arazo egoera bezala planteaturik, DKko 3. mailan garatu du, BioGeo arloan eta Teknologiaren saio batzuetan. Naturaren baliabideak eta ingurumenaren gaineko eraginak lantzen dira alde berean. Ikasleei ondorengoa planteatzen zaie: beren ikasgelan "zizare zulo" ireki da eta, honi esker, denboran bidaiatu ahal dute 2218 urteraino. Han Lurraren etorkizun  apokaliptikoa ikusten dute, kutsaduraz beterik, nola konpondu?

4 misio egiten dituzte, banan banan aurkeztuta eta talde desberdinak eratzen, misterioa ez galtzeko. Misioetan zehar, ikasleek etorkizun itsusi hara heldu baino lehen, konponbideak aurkitu  eta ekoizpen batzuetan (bideoak, taulak, diapositibak...) islatu behar dituzte. Emaitza guztiak Padlet batean kokatzen dira.

Ebaluazioan ikas-egunerokoa eta ebaluazio-irizpideen errubrikak (CoRubries aplikazioaren bidez) erabili dira.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

Las pruebas de la Educación, II Jornada 2018 (I)