"Egin matematika", problemak eta gehiago

 
  Irudien jatorria: egin matematika Sites

José Luis Ramos, Tolosako institutuko matematikako irakasle da, problemak ebaztezale amorrotua.  Hain zuzen ere, bere bloga, "Egin matematika", honi zuzenduta dago. Bere sarreretan problema ugari ditugu ikasgelan lan egiteko (gogor gomendatzen dizuet, mate irakasleak baldin bazarete), baina ez da eduki bakarra, sorpresa gehiago erakusten dizkigu. 

1) Bi urtez jarraituan, Prest Gara ikastaroak eman ditu eta honen ondorioz bi problema-bilduma zoragarriak partekatzen ditu gurekin: 
2) DBHko 4. mailan edo Batxilergoan garatzeko proiektu bat: Azar e intuición
 
3)Batxilergoko II. mailarako baliabideak, bereziki, garai hauetan hain garrantzitsuak diren hautaprobetarako ariketak eta bideoak
 
4)Berak egindako Sitesean, problema-bildumak eta beste kurtsoetarako ariketak ere eskuragarriak daude.
  
5)2012ko eta 2016ko OPE-etan erabilitako problemak eta prestatzeko lagungarriak diren beste batzuk


Aurten, EHUaren Uda Ikastaroak programa barruan,  Matematika irauli problemak ebazten eta baliabide digital eta manipulagarriekin ikastaroaren emailetariko bat izango da. Besteak  ere, matematkako irakaskuntzan "pesos pesados" dira: Eider Antxustegi-Etxarte (San Inazio BHI), Goyo Lekuona (La Salle, Zumarraga), José Manuel López Irastorza ( Berritzegune Nagusia) eta Jesus Mª Rey (Lekeitioko institutua). Ez galtzeko  moduan, ez da?  


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

Las pruebas de la Educación, II Jornada 2018 (I)