Lauaizeta BHIko proiektua: Hilerri Bizi

http://irutxulo.hitza.eus/files/2017/05/HilHerriBizi-Tabakalera-Lauaizeta-Eskola-Aldiriak-2.jpg
Irudiaren jatorria: Lauaizeta Ikastola

Donostiako Berritzeguneen bidez jaso dut  proiektu honen berri, eta hain originala iruditu zaidan,  hemen aipamen berezi bat merezi duela pentsatu dut.

Donostiko Lauaizeta Ikastolako proiektu honetan, Polloeko hilerria (bai, ondo irakurri duzu!) ardatza izan da. Lana 16-17 ikasturtean zehar garatu da, Donostiako Tabakalera, Kultura garaikidearen nazioarteko zentroarekin, Aldiriak Hezkuntza Programaren barruan kokaturik.

Proiektua fase ezberdinetan banatu da. Lehenengo fasean, 2016ko lehendabiziko hiruhilabetean, ikastolako irakasleek eta Tabakalerako hezitzaileek eratutako lantaldearen artean proiektua diseinatu dute. Testuingurua hilerria izan da eta  aztertzeko gaien inguruan garatu da ekintza: memoria, dolua eta espazio fisikoa. Guzti hau, ikerketa bihurtzeko, ondorengo galderatik abiatu zen: Nola imajinatzen duzue etorkizuneko hilerria? 

Bigarren fase batean, ikasturtean zehar, ikasleek sinbologia, soinuak, gorputzaren eta lengoaiaren performatibitatea, espazioa... aztertu dituzte, batez ere arlo artistikoan eta emozionalean. Azkenean, ekainan, proiektuaren komunikazioa egin dute Eskola Komunitateari.

Hasieran batean arte hezkuntzako proiektu bezala planteatu arren, arloen artekoa landu egin da. Era honetan Polloe hilerriko material geologikoak, gorpuen errausketaren prozesu kimikoa, geometria, espazioa eta hiltzearen kostua gaiak ere matematikan landu dituzte.

hilHERRIbizi proiektuari buruzko dokumentazioa: Makusi-Tabakalerako artxiboan



Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

Las pruebas de la Educación, II Jornada 2018 (I)