III.Kristalizazio Lehiaketa / III Concurso de cristalización


Irailean gaude eta, entziklopediak salmentan hasi diren bezala, hezkuntza lehiaketak ere martxan jarri dira. Aurreko sarreretan, Zientzia Astearen eta Zientzia Azokaren berri eman nuen eta, oraingo honetan, III. Euskal Herriko Kristalizazio lehiaketari buruzko informazioa doakizue. Lehiaketa, EuskalHerriko Unibertsitateko Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) antolaturik, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa estimulutzat hartuz, metodo zientifikoa DBH eta Batxilergoko ikasleei barneratzeko ekintza bezala proposatzen da. Lehiaketa hau ikasleen artean jakin-mina garatzeko eta, kristal eder batzuk haziz, esperimentu zientifiko bat ulertzeko eta hobetzeko mekanismo aparta dela erakutsi da. 

Lehiaketak hiru fase ditu:
  1. Lehenengoan, EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatuko dituzte azaroaren 17tik 19ra.
  2. Bigarren fasean,  eskola bakoitzean esperimentuak gauzatu dira, lehiaketaren organizazioak emango dituen kit didaktikoa, materialak eta gida didaktikoa. 
  3. Hirugarren fasea finala izango da. 2018ko maiatzaren 11an ospatuko da Bilboko Bizkaia Aretoan. Finalerako, irakasleek hiru ikaslez osatutako taldeak egingo ditu eta beraiekin emaitzak aurkeztuko dituzte Zientzia Kongresu baten formatua erabiliz. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura , emaitzak eta ondorioak azaldu beharko dute.  
 Kristalizazio Lehiaketa ematen ari den bitartean komunitate birtual bat mantentzen da Facebook-ean. Han ere ikastetxeetara bidalitako Informazio zehatzagoa estekatuta dago.

Izena emateko epea urriak 22ean bukatzen da eta parte hartzea 40 eskoletara mugatuta egongo da.


------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El Departamento de Mineralogía y Petrografía (IMACRIS/MAKRISI) de la Universidad del País Vasco ha organizado el III Concurso de cristalización del País Vasco. Este evento, en su tercera andadura, tiene  por objetivo estimular la investigación científica en el alumando de la ESO y Bachillerato, tomando como estímulo la atracción de los cristales. Como siempre, tiene tres fases:
  1. Formación del profesorado participante en la UPV el 17 y 19 de noviembre.
  2. Realización de experimentos en los centros. Se proporcionará un Kit, los materiales de laboratorio y una guía didáctica.
  3. Final sobre el 11 de mayo del 2018, donde cada equipo deberá presentar su experimentación, los cristales obtenidos y un póster científico con el proceso y los resultados. 
Mientras se desarrolla el concurso se mantiene abierta una comunidad virtual en Facebook. Allí encontraremos la Información detallada que ha llegado a los centros.

 El plazo de inscripción finaliza el 22 de octubre. Este curso se limitará a 40 particpantes. 

    Comentarios

    Entradas populares de este blog

    Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

    Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

    Las pruebas de la Educación, II Jornada 2018 (I)