Josune Mendiaren proiektu bikainak

 

Benetan, ze saila den zientzia-proiektuak aurkitzea! Denbora pilo ematen dut ideien bila,  ikasleak motibatzeko erronka didaktiko erakargarriaren bila. Ez da erraza, askotan Sare korapilotsu honetan galtzen zara, toki batetik bestera nabegatzen, murgiltzen. Baina noizean behin lan apartarekin topo egiten duzu, pena merezi duen bilaketa. Hau da, nire ustez, Lauaizeta ikastolako Josune Mendia irakaslearen lana. IRALEko ikastaroaren ondorioz, proiektu moduko hiru ikas-unitate utzi dizkigu eskuragarri Interneten, eta Wix sistema honen bitartez eginda, bai politak!!!

Hiruetan, sarrera, ikasleentzako jarduerak eta irakasleentzako gida didaktikoa ditugu, deskargatzeko prest. Mila esker!!! Jarduera batzuetan aplikazio digitalak eta App-ak erabiltzen dira, hala nola, SmorePadletWordle, EducaplayPowtoonChecklist edo Arbolapp.  Lan borobila.

1) Eskolako Soinu Mapa : Soinua eta uhin fisikoak ikasten dira erronka honenpean. Ikasleek, ikas-jarduera batzuk jarraituz, soinuaren ezaugarriak eta soinu-kutsadurarenak aztertzen doaz azken helburu batekin, ikastetxeko soinu-mapa bat egitea.

2) Ezagut ditzagun landareak: Inguruan dauden landareak ezagutu, sailkatu, eta hauen bizi funtzioak aztertzen dira. Guzti hau horma-irudi desberdinetan islatzen da, alde batetik mural erraldoi batean, non talde bakoitzak bere azpimurala zilinkatzen duen (landareen hostoak, kromatografiak eta jardueren QR kodeak) eta , bestetik,  Padlet aplikazioa erabiliz, horma-irudi birtuala ere garatzen dute.

3) Lurra egarri da Uraren ezaugarriak eta bere kontsumoaren garrantzia,  jasangarritasunarekin lotuta,  ikas-unitate honen gaiak dira. Oraingo honetan, ikasleen ekoizpena diapositiben aurkezpena da, uraren arazoak taldeka banatzen.


Comentarios

  1. Lan ederra, interesgarria, oso ondo landua, erreminta pila... Zorionak!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan