Nanokomik lehiaketaren emaitza

nanoKOMIK WEB

NanoKOMIK proiektua 2016. urtearen hasieran ezagutarazi zen, eta 12 eta 18 arteko 190 gazte inplikatu ditu. Erronkara 100 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lan horietan gazteek haien superheroiak sortu zituzten, eta nanobotereak egokitu zizkieten, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker.

Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta, «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» sortu da, ohiz kanpoko nanobotereak dituzten bi zientzialari burutsuren abenturak kontatzen dituen istorio dibertigarri bat. Hodei Iparraguirre, marrazkilari profesionalak
 eman die forma liburu honetako pertsonaiei eta eszenei. Lana eskuragarri dago euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, paperean eta formatu digitalean.

Halaber, abenduaren 2tik 30era NanoKomik erakusketa egongo da ikusgai Donostiko EHUko Carlos Santamaría zentroan.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan