Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2016

Elhuyarren Zientzia App berria

Imagen
Elhuyarren web-orrian berri ona dugu: Zientziapp garatu duela, zientzia edukiak euskaraz eskaintzen dituen doako aplikazioa. Aplikazioak zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, berriak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu, eta doan eskura daiteke Google Play Store eta App Store denda birtualetan.
Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira, eta zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira. Horrez gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldien berri ere emango du, Agendaren bitartez.  Zientziappa: Google Play Storen eta App Storen.

Nanokomik lehiaketaren emaitza

Imagen
NanoKOMIK proiektua 2016. urtearen hasieran ezagutarazi zen, eta 12 eta 18 arteko 190 gazte inplikatu ditu. Erronkara 100 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lan horietan gazteek haien superheroiak sortu zituzten, eta nanobotereak egokitu zizkieten, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker.
Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta, «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» sortu da, ohiz kanpoko nanobotereak dituzten bi zientzialari burutsuren abenturak kontatzen dituen istorio dibertigarri bat.Hodei Iparraguirre, marrazkilari profesionalak  eman die forma liburu honetako pertsonaiei eta eszenei. Lana eskuragarri dago euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, paperean eta formatu digitalean.
Halaber, abenduaren 2tik 30era NanoKomik erakusketa egongo da ikusgai Donostiko EHUko Carlos Santamaría zentroan. Komikia euskaraz: Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren botereaKomikia ga…

Eguberri on!!! / ¡¡Felices fiestas!!

TxokoZientzia: uraren bidaia

Imagen
Atzo, "TxokoZientzia"-ren 2. saio garatu genuen Berritzegunean, oraingo honetan, gaia "uraren bidaia" izanik. 8 txokotan zehar ur molekularen propietateak, ura paisaiaren eragilea, ura bizitzan, uraren kutsadura, ur banaketa munduan eta kontsumoa  estrategia metodologiko desberdinekin landu genituen: eskulanak, digitala, matematikoa, esperimentuak, jolasak, irakurketa kooperatiboa, pentsamendurako trebeziak...


Gaia beti borobiltzen saiatzen gara eta, ura protagonista izan zenez, bere zikloarekin bukatu genuen eta, "TxokoTanta" ren bidez.
Posik benetan, hurrengo saioa egiteko irrikitzan gaude.
Ikasleentzako materialak: Ur- Txokoak / Txokotanta