Tailerra: Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu

Resultado de imagen de el huyar zientzia azokaResultado de imagen de el huyar zientzia azoka

ElHuyar-ek antolatzen duen prestakuntza interesgarri baten berri ematen dizuet: 

"Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu"

Dakizuenez, ElHuyar-ek bultzatuta, urtero "Zientzia Azoka" ekimena antolatzen da. Azoka 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikasturtean zehar ikerketa-proiektu bat landu behar dute (Unibertsitateko ikertzaileen laguntzarekin), gero, maiatzaren 6an,  Bilboko Plaza Barrian ospatuko den azoka batean aurkezteko.Izena emateko epea irekita dago esteka honetan.

Zientzia Azokak historia luzea duenez (2004tik aurrera hain zuzen), gaur egun esperientzia pilo eskura dauzkagu zientzia eta teknologiako proiektuak egiten laguntzeko. Eta, hain zuzen ere, ElHuyarreko lagunek honen inguruko prestakuntza antolatu dute.
Beste aldetik, Heziberriren Zientzia-kurrikulumean, bere eduki-multzo batean ikerketa proiektu bat garatzea aipatzen da. Beraz, aukera ezinhobea.
Prestakuntza tailer moduan antolatuta dago eta hauexek dira beren datuak:
  • Datak: azaroaren 22 eta 23an
  • Ordutegia: 9:30-13:00
  • Nori zuzenduta: zientzia, matematika eta teknologiako irakasleak
  • Tokia: Boluetaberri eraikina, 3. solairua
  • Hizkuntza: euskara
 Informazio osoa (programa eta inskripzioa) hemen.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan