Atomoak aldatzen dira begiratzen diegunean?: The Big Bell Test



 

Elvira Gonzálezen testua:
Bartzelonan dagoen argiaren zientziari eta teknologiari buruzko ikerkuntza-gunea da ICFO-Instituto de Ciencias Fotónicas. Bertatik, esperimentu zientifiko ikusgarri batean parte hartzeko gonbidapena heldu zaigu, Euskadiko ikastetxeetako ahalik eta ikasle eta irakasle gehien inplikatzeko xedearekin. 

Esperimentuak The BIG Bell Test izena dauka, eta fisika kuantikoaren oinarriak frogatzeko diseinatuta dago. Ekimena arrakastatsua izan dadin, 30.000 parte hartzaile behar dira, gutxienez.  

Mundu osoan zehar burutuko da esperimentua, eta haren ondorioak baliagarriak izateko, gizakiek sorturiko zenbaki aleatorioen iturri bat –ez prozesu natural batek edo algoritmo batek sortutakoa– erabili behar dute zientzialariek beren neurketan. 

The BIG Bell Test delakoa 2016ko azaroaren 30ean egingo da, eta,  egia esan, munduko zenbait laboratoriotan burututako esperimentu sorta bat da.

Irakasle guztiak animatu nahi ditugu, Bell testari dagokion alderdiren bat ikasgelan komenta dezaten.
Lan hori errazteko, ICFO-ren dibulgazio- eta hezkuntza-taldearen web orrialdean eskuratu daitezke lan-orrialde didaktikoak. 

Informazio gehiago:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan