Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Resultado de imagen de situaciones problema ideas 

Programazio berriak ("arazo-egoera" batekin) egin beharra dugunez, azken bolada honetan Berritzegunean eskera pilo jaso ditugu ondorengo galdera honenpean eginda: Arazo-egoeren adibideak, nondik atera?

Nire zalantza da ea zer dagoen galdera honen atzean. Susmatzen dut irakasle batzuek pentsatzen dutela arazo egoerak  "enpaketatuta" dagoen produkto didaktikoak direla eta, benetan pentsamendu honek ez daukat zerikusirik Heziberriren planteamendu pedagogikoekin. Azaro-egoeraren kontzeptua argi dugu buruan? Ez dut uste.

Arazo-egoeren metodologiaren azpian, ikas-sekuentzia modu ikertzaile batean antolatzeko ideia dago. Hau da, sinple moduan adierazita, ikasleei aldez aurretik erronka didaktiko bat planteatu eta gero, ikasgelan garatzen dugun ikas-jardueren sekuentziak ikasleek beraiek erronka hau irtenbideratzeari begira antolatu behar dugu; eta sekuentzia honi dagokion prozesu ikertzailea ekoizpen batean islatu behar da. "Ikas-sekuentzia" aipatzen dudanean, kontzeptu zabalaz ari naiz, noski,  ikas-unitate batekin parekatu ahal da (errezena) edo ez. Agian gai potolo baten aurrean,  azpigaietan, bakoitzak ikertzeko egoera batekin, antolatzea komeni zaigu. Edo, irakasle ausartiak bagara, denbora gehiago (eta arazo-egoera gehiago ere bai) eskatzen duen proiektu zabalagoari ekin ahal diogu.

Beraz, indarra jartzen da erabiltzen ditugun estrategia metodologikoetan eta ez material didaktikoetan. Esan nahi dut, edozein baliabide analogikoa edo digitala, (testu liburua, irakaslearen azalpenak eta jarduera klasikoagoak barne) baliogarria dela, ikas-jardueren planteamendua modu honetan antolatzen badugu. Hau da baldintza bakarra. Orduan, zergatik sortzen da "material berezia" izan behar dugun ideia hori?, orain irakasleok "gure material propioak" sortu behar dituguna?, ez gaude buturik sano edo zer?

Mamia sekuentzia propioa antolatzean datza eta horretarako dauzkagun baliabideak beste modu batean ordenatzea besterik ez dugu egin behar. Zergatik ikusten dugu geure burua ezgai? Non dago koska?

Nik uste dut benetan  falta zaiguna ideiak direla. Ideiak, bai, ez materialak. Ziur nago  edozein irakaslek, ideia on batekin buruan eta laupabost estrategia metodologiko eraginkorrekin eskupean, normalean erabiltzen dituen materialak eta baliabideak aprobetxatuz, sekuentzia bikainak montatzeko gai dela. 

Nondik atera ideiak? Beno, honetan bai hona hemen baliabide batzuk:

1) Berritzegune Nagusiko materialak: Arazo egoeren bilduma
 2) Berritzegune Nagusiko materialak:  Ikas Unitateak
Azken bi hauek digitalizatuta ere badaude: Argia / Argi-jokoak

3) Berritzegunetako ZT eremuko aholkularien bilduma: "Zientziagela egoerak". Hemen ideia ugari aurkituko dituzue gure arloetako erronka didaktikoak proposatzeko.
  • 2014-15eko ikasturtean, kurrikulumarekin bat dauden arazo-egoeren proposamenak zerrendatzen dira, edukin-multzoz multzo:Ikasturtea: 2014-2015
4) Situaciones de aprendizaje Gobierno de Canarias. Aldizkari baten bidez atazak garatzeko ideiak eskeintzen dizkigute.

5) PISA azterketetatik ere ideiak atera ditzakegu: Resolución de problemas de la vida real (matemáticas)

Dena den, nire aburuz, ideaik ateratzeko iturri nagusiak bi dira: Internet eta irakasleen taldeak.

Arazo-egoereei buruz gehiago jakiteko:




Gaztelaniaz: Situaciones problema en el ámbito CT

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan