Kimika Bizirik / Química en acción

 Resultado de imagen de https://kimikabizirik.wordpress.com

Aurten ere bai EHUk Kimika Bizirik ekimenaren deialdia luzatzen digu. Kimika Bizirik DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta 2017ko urtarrilak 16tik 20ra, biak barne, garatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategietan, beren irakasleen tutoretzapean.

Zeregin honen helburua da ikasleak kimikarekin eta Ingeniaritza kimikoarekin lehen esperientzia izatea, gai hauenganako zaletasuna sustatzeko asmoarekin. Beraz, gai hauekin zerikusi duten  saiakuntzak burutuko dituzte, landuko diren kontzeptu teorikoak laburki azaldu ostean.

Saioen iraupena 3,5 ordukoa da, eta goizez (9:30-13:00) edo arratsaldez (15:00-18:30) ospatzen dira. Bi saio paralelo daude, euskaraz eta gazteleraz. Talde bakoitzean ikasle kopuru handiena 12 da, eta derrigorrezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleren batekin etortzea. Saioak produktiboak izan daitezen, nahitaezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleak Kimika edo antzeko irakasgaia ematea.

  • Izen ematea irekia egongo da 2016ko azaroaren 14tik 18ra, Kimika Bizirik web-orrian: Kimika Bizirik
    Informazio gehiago: Jose Luis Ayastuy- 946012619

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"Ciencia en acción" se pone de nuevo en marcha este curso en la UPV. Dirigido a alumnado de 4º de ESO, tiene como objetivo acercar la química y la ingeniería química a los jóvenes. Para ello, después de escuchar breves explicaciones teóricas,  realizarán diferentes esperiencias y experimentos en los laboratorios de la  Facultad de Ciencias y Tecnología de la Universidad. 

Se admitiran grupos de 12 alumnos y alumnas, acompañado de un docente

Se desarrollará del 16 al 20 de enero del 2017, en sesiones de 3.5 horas, de  9:30-13:00 o por la tarde de 15:00-18:30. 
  • La inscripción se abrirá en noviembre, del 14 al 18 incluidos, en la página web de Kimika Bizirik: Kimika Bizirik
  •  Más información: Jose Luis Ayastuy- 946012619
https://kimikabizirik.files.wordpress.com/2011/09/cropped-chemistry-copia4.jpg

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan