Herritar Zientzia



Ciencia ciudadana 1

Azken urte hauetan zientzia laborategietatik atera da herritarrengandik hurbiltzeko asmoz. "Denontzako zientzia" kontzeptu honetatik abiatuta, pertsonei zientzia erakargarriagoa eta ulergarriagoa aurkeztea izan da helburua,  kultura zientifikoa benetan demokratizatzea.

Lehenengo saikera Zientzia Azoken bidez gertatu zen eta, handik geroztik, ekimen pilo garatu dira erakusketak, lehiaketak edo hitzaldien bidez. Egun, Internetek baimentzen duen lan kooperatiboa baliatuz, azken joera "Herritar Zientzia" eskura dugu.

Herritar Zientzia proiektuetan, guztion artean ikerketa batean parte hartzeko aukera dugu, datuak neurtzen eta datu-base batera bildaltzen. Modu honetan, adibidez, hegaztien populazioa, gaixotasun baten hedapena edo ibaien kutsaduraren kontrola errazten da eta naturaren ardura edo zientzia ikerkuntzak egiteko grina gehiago zabaltzen dira gizartean.

Ekimen kopurua gero eta gehiago hazten dabil, bai  udalak,  bai unibertsitateak, bai enpresa pribatuak...hauen atzean. Hona hemen batzuk: 
  • Mosquito Alert appMosquito Alert: eltxoek trasmititzen dituzten gaixotasunak kontrolatzeko ekimena
  • Ibercivis: aurrekoa bezalakoa Espania eta Portugalen artean: Aqua (uraren kloroa), Wilson zenbaki lehenak, Gripenet (griperen intzidentzia hiri batean)...Material didaktikoa.

  • Ciencia clandestina.Cordobaren udalak bultzatutakoa, 6 zientzialariren graffitiak egitean zetzan.
  • Ornitho: Aranzadi Zientzia Elkartearen iniziatiba, Euskadiko hegaztien biodibertsitea.

Esteka interesgarriak:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan