Arazo egoerak eta programazioa: bidean gaude



HEZIBERRIk bultzatzen duen "arazo-egoerak" eredu pedagogikoa izanda, ondo legoke ikasgelan aplikagarriak diren adibide zehatzak arakatzea. Batez ere orain, ikasturtearen hasieran, programazioak egin (edo berrikusi) behar den garaian. Irakasle askok bere buruari egiten dioten galdera nagusia zera da: ea "arazo-egoerez" garatzea posiblea den ala ez. Nik uste dut baietz, posiblea dela, baina kurtso oso bat era honetan antolatzeko denbora behar izateaz gain, ondo egiteko prozedura edo orientabideak izatea ere ondo datozkigu.

Nondik hasi? Gure errealitatetik abiatuta, eta arlo zehatz batean, gai bakoitzari bere aplikazioak edo alde motibagarriak bilatzen hasiko nintzateke, gaia testuinguru batean kokatzen. Honela, gaia "praktiko" bihurten da eta bere inguruan ikerketatxo bat planteatzea errezagoa daukagu, gure ikasleei erronka  moduan aurkezteko. Erronka honek gairen eduki guztiak batu ditzake ala gaiaren zati bat besterik ez...ala agian gaien arteko lotura ikustarazten eta bapatean proiektu luzeago bat garatzen baimentzen digu. Are gehiago, beste arloekiko harramanak ikusten baditugu, irakaskide batekin elkartu  eta arloenarteko proiektua lan egin dezakegu. Azken hau etxeko teilatua da, noski, 

Beraz, nire aburuz behintzat, lehendabiziko pausoa kurtso batean arazo-egoera batzuk identifikatzea, forma ematea eta ikasgelaratzea izango lirateke. Nahiz eta hasieran "pegote" bezala ikusi, apurka apurka,  egoera-bilduma propioa (gure estiloarekin bat) eskuratzen joango gara eta, aldi berean, lehen aipatu dudan bezala, proiektu luzeagoak gauzatzearen bidea erraztatzen doa.
Ideia hauek, matematikako irakaslea den Carlos Moralesek (reflexiones sobre el ABP) oso ondo irudikatzen ditu ondorengo eskemetan: 

 

Irakasle honek 10 urteko eskarmentua du egoera problematikoak eta proiektuak garatzen. Niri oso gustatu zait ere Nati Cheste irakasleak adierazten duena artikulo honetan, bihotzetik idatzita dagoelako. Aldatzeko gogoak izatea, hau da lehendabiziko baldintza, bai zera!
Beste ideia garrantsitzu bat egoera problematiko desberdinak planteatu ahal ditugula kontutan hartzea da. Erronka didaktikoek ez dute zertan helburu edo eredu bera izan behar, beste hitz batzuetan esanda, ezin izan dugula "talibanak" izan. Edutopiaren artikulo honetan adierazten denez, gaur egun "Proyect Based....ing" modalitate ugari daude, guri aukera pilo emateko nahikoak: arazoetan oinarrituta, atazetan, ikerketan, jolasetan (gamifikazioa), ekoizpena komunitateari begira, lehiaketa edo ekintza batean parte hartzeari begira, egun bateko monografikoak...Zorabiatzeko moduan, ez da? Inportanteena guztiek dituzten alderdi komunak buruan izatea da.

Dena den, edozein ikas-praktikak ez du balio, kontuz, ez da gauza bera proiektuen bidez (edo arazo-egoeren bidez) lan egitea, aktibismo hutsa egitea baino, arazo-egoerek egitura zehatza dutelako, hau da: gaia testuinguratuta, ikas-jardueren sekuentzia ikertzailea, azken ekoizpena, ebaluazio formatiboa... Zentzu honetan hurrengo artikuloaren irakurketa gomendatzen dizuet. 

Eta, bukatzeko, badakizue ibilbide honetan Berritzeguneak prest gaudela prestakuntza edo aholkularitza emateko.

Berritzegune Nagusia:  arazo-egoeren bilduma / Ikas-unitateak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan