Proiektu berria: Harriz Harri



Beste proiektu bat garatu dut ikasturte honetan DBHko 1. kurtsoari zuzenduta. Eta ikasgelan aplikatzeko gogoa nuen, baina, tamalez, ez da posiblea izan. Beno, hau ez da honela, bai orain dela hilabete oso bat sartu nitzen ikastetxe batean eta lana hasi nuen, baina ikasleen portarea zela eta, beren irakasleek bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Errespetagarria da, noski, baina zapore mingotsa utzi dit, jada portfoliak hasita, lan pilo eginda eta orduak emanda. Bizitza da, beraz,  egoera batzuetan errealitatea dagoen moduan hartu behar dugu, eta benetan latza izan da. Akatzetik ikasten da, nik pentsatzen nuen elkarbizitzeko arazoak metodologia-aldaketaren bidez baretu daitekeela eta ezin, kontrakoa gertatu da. Pena! Datorren ikasturtean berriro saiatuko naiz. Bitartean hemen uzten dizuet. 

Geosfera eta arroken gaia lantzen da. Ikasleengandik testuinguru hurbila aukeratu dut, hain zuzen ere, beren etxeetan eta auzoan aurkitzen diren harri-materialak, Euskadiko geodibertsitatea ahaztu barik. Arrokei buruzko kontzeptu nagusiak (sailkapena, jatorria, zikloa...) ginkanaren bidez barneratzea eta etxeko-auzoko ikerketa bat garatzea proposatzen da. Ikerketan, ikasleek materialen informazioa eskuratzen dute eta sakelako telefonoa erabiltzen dute argazkiak ateratzeko eta e-mailez bidaltzeko.  Proiektuan zehar ikasleek hainbat ekoizpen burutzen dituzte: horma-irudiak, arroka-fitxak, diapositibak...Guzti honekin ikastetxean erakusketa bat montatzea proiektuaren azken ekoizpena da.  Zehaztasun guztiak gida didaktikoan

Proiektua hurrengo web-orrian dago:


Eskuragarria ere paperez ondorengo estekan: Deskargatu testu-formatoan: HARRIZ HARRI


 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan