Zientzia Hezkuntza: proiektuen deialdia

Oporrak bukatu bezain laster, Hezkuntza Berrikuntzak harritu gaitu proiektuen deialdia ateratzearekin. Martxoaren 22an datorren ikasturteako Zientzia Hezkuntza proiektuen deialdia kaleratu da bere web-orrian: Ebazpena, 2016ko martxoaren 17koa,  epea maiatzaren 6an amaitzen.
8 modalitate ditugu gure proiektua aurkezteko. Ezin da bi modalitatetan aldi berean parte hartu:

a) «Zientzia Hezkuntza» programaren barruan daudena. Gehienez 1.800 euro. Programa horren ezaugarriak, baldintzak eta materialak bere web-orrian daude. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek parte har dezakete.

b) Hezkuntza zientifikoaren arloko esperientziak Erakunde batzuekin batera. Bi dira: Zientzia Azokan parte hartzea (DBHko eta Batxilergoko 12 eta 18 urte bitarteko gazteek) eta "Interneten esperimentatu" programaren bidez, LabsLand urruneko laborategien erabiltzea (laborategiko ekintza berritzaileak 10 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean). Diru laguntza 550 eurokoa izango da.

c) Hezkuntza-robotikan. Gehienez 1.200 euro, oinarrizko robotika-ekintzak direnean (hainbat eremurekin lotutako ekintzak diseinatzera xedatuak, Scratch edo beste programazio-lengoaia batzuen
bitartez), eta 1.800 euro programazio-lengoaia jakin bat eta dagokion plaka mikrokontrolatzailea
(Scratch, Arduino, Picaxe, Raspberry Pi eta abar) erabiltzen duten robotika aurreratuko ekintzak direnean.

d) Irakasleentzako aurrez aurreko prestakuntza-ekintzak. Gehienez 1.500 euro, 100 euro eskola-ordu bakoitzeko. Ekintza honek Zientzien ikaskuntza sustatuzea, teknologia berriak eta ikerketan oinarritutako metodoak erabiltzea eta ikasleekin, ikerketarekiko eta iniziatiba ekintzailearekiko motibazioa lantzea ditu helburuak.
e) Programazio informatikoaren bitartez (DIGCOMP 3.4 konpetentzia digital baten gisa), eta batez ere, gailu mugikorretarako (App edo aplikazioak) irtenbide digitalak sortzea. 700 euro. Beti ikerketa  bati lotuta, bai egunerokotasuneko arazoak ebazten laguntzea, bai hezkuntza-komunitatearen komunikazioan eragitea.

f) Hedapen zientifiko eta teknologikora xedaturiko ekintzak. Komunikabideekin edo
beste ikastetxe batzuekin batera lan eginez eta erreminta digitalak erabiliz. 1.000 euro.

g) Hiri- edo landa-baratze ekologikoak sortzea. Ureztatze-sistemen eraikuntza, konpost egiteko edo  birziklatzeko sistemak ezartzea. 800 euroko zuzkidura.
h) Ikasleen iniziatiba pertsonala eta ekintzailetza sustatzeko ekintzak. 1.000 euro.

Proiektuaren datuak, planifikazioa eta aurrekontua http://www.proiektuak.net/ aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu behar dugu eta eskaerak Herri Ikastetxe plataforman.


.................................................................................................................................................................

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan