Zientzia Azoka 2016





Pasa den larunbatean Zientzia Azoka 2016 edizioan parte hartu nuen epaimahaile. Benetan zaila izan zen aukeratzea lan onenak, guztiek hain kalitate altua zuten eta. Goizeko 12:00etatik arratsaldeko 20:00etara garatu zen ekitaldia, sarien banaketa bukaturik eta, nahiz eta egun euritsua izan, bisitarien kopurua ez zen bat ere makala izan.
Edizio honetan 161 lantaldek parte hartu duten arren, Bilbao Zaharrean aukeratutako batzuk ikusgai zeuden: osasunari buruzko 21, ingurumena eta ekologiaren inguruan 25, ingenieritzak eta teknologikoak  22 lan izan ditu, energia gaia 9 taldek lan egin dute eta 7 gizarte zientziak garatu dituzte.
Alumnos de Begoñazki han ideado un proyecto para reutilizar las toallitas húmedas.

Ni beti harritzen nau gazte hauen lana egiteko eta komunikatzeko gaitasunak. Agian adineko pertsona naizenez, nik nire institutuko garai grisak beti gogoan izanda, halako ekitaldietan irakaskuntza nola aldatu den konprobatzeko aukera daukat: horma-irudiak, txostenak, bideoak, foiletoak, blogak, app-ak, robotika, prototipoak, esperimentuak in situ, ikasleen azalpen argiak hizkuntza desberdinetan...han dago ebidentzia.

Horregatik "ikasleen maila jaisti dela" esaldi famatu hau entzuten dudanean, - eta nire bizitza profesional luze osoa entzuten jarraitzen dut - topikazo bat dela konprobatuta daukat.

Lan eta gazte zarituta Zientzia Azokaren web-orrian aurkituko dituzue, baita parte hartzaileen lanak ere. Begirada bat botatzea guztiz gomendagarria da, gure ikasgelako proiektuen ideia onak aportatzen dituztelako.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan