Nanokomik




argazkia1NanoKomik proiektua, CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatu duten komiki-lehiaketa da. DBH eta Batxilergoko ikasleek parte har dezakete (12 eta 18 urte bitarteko gazteek) eta oinarriak hurrengoak dira:
  • Komiki bat prestatu behar dute. Formatua: gehienez A3 eta gutxienez A4 tamainan, gehienez bi orrialde. Lanak paperez edo digitalak izan daitezke.
  • Komikiaren pertsonaia nanobotereak  dituen superheroia asmatu behar dute, nanozientzian eta nanoteknologian oinarrituta, fikziozko pertsonaia bat
  • Epea: otsailaren 1 eta apirilaren 30 bitartean.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
  • Sariak: 400, 250 eta 100 euroko hiru sari jokoan. Hirugarren saria webgunearen bitartez botatuko da.
  • Ideia originalenak, komiki profesional batean birsortuko dira eta gizarte guztiari zabalduko zaizkio honen argitalpenaren eta erakusketa ibiltari baten bitartez.  
Gazteek,  sei hiritan egingo diren komiki eta zientzia tailer irekietan parte hartzeko aukera izango dute.Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Lehenik, nanozientziari esker materialek izan ditzaketen propietate harrigarriak azalduko dizkie ikertzaile batek, heroiaren “nanoboterea” aukeratu edo asmatzeko. Ondoren, komikigile batek komiki bat nola marraztu eta osatu erakutsiko die.


Informazioa eta izenematea: NanoKomik

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

NanoKomikes un proyecto promovido por los centros de investigación CIC nanoGUNE y DIPC. Se trata de un concurso de cómics para jóvenes de 12 a  18 años, dónde el personaje principal tiene que ser un superhéroe que tenga nanopoderes.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan