Zientzia Kaiera



Zientzia Kaiera,  2014ean ibilbidea hasi zuen  EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren beste ekimen digitala da,  bere parekoa "Cuaderno de Cultura centífica" bloga izanik. Zentzu honetan, bien helburua, bata euskeraz, bestea gaztelaniaz, zientziaren dibulgazioa da, artikulu interesgarrien bidezko zabalketa. 

Nahiz eta irakurlea edonor izan daiteke, artikuluen edukin kontutan hartuta, Bigarren Hezkuntza edo maila garaiagoko irakasle-ikasleei zuzenduta dago batez ere

Zenbait ataletan antolatuta dago:
  • Kolaborazioak: Esparru anitzetan lanean diharduten irakasle, ikertzaile eta profesionalen artikuluak argitaratzen ditugu.
  • Elkarrizketak: Ikertzaileei egindako elkarrizketak, haren lana, emaitzak, azken argitalpena edota esku artean dutenari buruz .
  • EHUko ikerketa: Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ikerketei buruzko artikuluak.
  • Ekitaldiak: Zientzia gizarteratzeko KZKk antolatzen dituen hitzaldiak eta bestelako saioen berri ematen dugu bertan.
  • Emakumeak zientzian: Zientzia arloan emakumeek egindakoa eta egiten dutena azalarazteko atala dugu hau. Emakumeei buruzko artikuluak, biografiak, elkarrizketak eta bestelakoak..
  • Mugaldea: gaztelaniaz argitaratzen den bakarra. Pil-pilean dauden gaiak dira bertan argitaratzen direnak.
  •  Asteon zientzia begi-bistan: Igandeetan kaleratzen duten gehigarria da. Bertan, astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen dituzte.
Blogean ere Zientzialari eta Ezjakintasunaren kartografia ( Mapping Ignorance, ingelesako bloga) barneratuta daude.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan