Ez elikatu munstroa! /¡No alimentes al monstruo!

frontal 

Ez elikatu Munstroa” kanpainaren bitartez, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan arriskuak ezagutarazi nahi zaizkie herritarrei, ohitura arduratsuak sustatuz. Ahalegin honetarako, zortzi erakundeek indarrak bildu dituzte,  Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatzen.

Euskadin, urtez urte, 2.400 tona paper-zapi baino gehiago komunetik botatzen dira, eta kopuru hori era esponentzialean hazten ari da. Paper-zapiak ez dira behar bezain azkar disolbatzen, ur-araztegira iritsi aurretik erabat deuseztatuta egon daitezen. Ohiko instalazioak ez daude diseinatuta papera eta beste mikrokutsatzaile batzuk deuseztatzeko, eta ondorioz, ezin da bermatu guztiz garbitzen direnik. Horretaz gain, noski, butxadura eta matxura larriak sorrararazten dituzte saneamendu-sarean.

Bai, papera ez da kutsatzaile bakarra, "emergenteak" deitzen diren beste batzuk daude, araztegi sistemetan gero eta gehiago detektatzen dira, hala nola, botikak, detergenteak, oiloak, drogak, mukizapiak, hondakin organiko handiak, konpresak... Den dena komunera botatzen dugu eta, apurka apurka munstro handi bat sortu dugu.

  Contaminantes emergentesContaminantes emergentes

Konponbidea ezin erreza da: ez itzazu paper-zapiak komunetik bota. Jar ezazu paperontzi bat komun-ontziaren ondoan, begien bistan, paper-zapiak komunetik botatzeko tentaziorik izan ez dezazun.

Kanpainak deskargatzeko material batzuk dituen arren, nik uste dut egoera problema interesgarria sor dezakegula ikasgelan bai DBHko 1. mailako hidrosfera eduki-multxoan, bai DBHko 3. mailako ekosistema tratatzerakoan edo DBHko 4. mailako ingurugiroari buruzko gaietan. Ikas-jarduera batzuk izan daitezke:

  1. Galdetegia prestatu eta inkesta bat egin: non botatzen duzu.....? kutzatzaile emergenteak zeintzuk dira? Badakizu nora joaten diren ...?

  2. Inkestaren emaitzak aurkeztu Eskola Komunitatean, Agenda 21 programan bezala

  3. Irtendibeak bilatzen: informazioa kanpaina honetatik eskuratu eta gero, konzientziazio ekintza batzuk diseinatu: Horma irudiak, txapak, kontrapublizitatea, txisteak, hedapena sare sozialetan (Facebook, Google +, Twitter...), bideolehiaketa antolatzea (bideobiralak) eta YouTubera gora eramatea, argazkien bildumak Instagram-ea, giza-kontzientziarako ekintza dramatizatzea...

    ...........................................................................................................................................

    ¡No alimentes al mostruo! es una campaña promovida por ocho entidades que pretende alertar a la ciudadanía de las consecuencias de verter toallitas higiénicas por el inodoro y promover hábitos responsables.

    Solo en Euskadi vertemos al año más de 2.400 toneladas de papel y otros contaminantes emergentes (medicamentos, restos orgánicos, detergentes, aceites...) que provocan graves atascos en los sistemas de depuración. Las instalaciones no están diseñadas para este tipo de microcontaminantes. Además, la solución no puede ser más sencilla: poner una papelera al lado del inodoro.

    Es un tema muy interesante para diseñar una situación problema en el aula en distintos bloques de contenidos y unirse a esta valiosa campaña de concienciación ciudadana.

     

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan