"Heziborrotik" Heziberrira

 
Azkenean, 2016ko urtarrilaren 15ean, Heziberri 2020 planaren bigarren egitasmoaren zati bat zirriborrotik behin betiko formara pasatu eta Dekretu moduan kaleratu da. Haur Hezkuntza eta Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikulumak atera dira boletinean. Hona hemen estekak:





Nire aburuz, garrantzitsuena ez da forma, fondoa baizik. Horregatik zeintzuk diren protagonistak gogoratu nahi dizkizuet: gaitasunaren garapena eta printzipio metodologikoak.


 Zeharkako gaitasunak:

a) Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
c) Elkarbizitzarako konpetentzia
d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
e) Izaten ikasteko konpetentzia

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak:

a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
b) Matematikarako konpetentzia
c) Zientziarako konpetentzia
d) Teknologiarako konpetentzia
e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
f) Arterako konpetentzia
g) Konpetentzia motorra

Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak:

1.– Inklusibitatea eta zuzentasuna aplikatzen direla bermatzeko, hezkuntza-eskumenak dituen
sailak konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta ongien bermatzen duten ikaskuntza-
eta irakaskuntza-metodologiak sustatuko ditu.
2.– Konpetentzien araberako pedagogiak ezaugarri nagusi hauek ditu:
a) Problema-egoerak konpontzea, eskura dauden baliabideak modu integratuan erabiliz.
b) Eskolaren xede nagusia ez da informazioak eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak garatzea baizik.
c) Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baliabideak dira, baina ezinbestekoak
dira problema-egoerak konpontzeko.
d) Oinarrizko konpetentziak garatu ahal izateko, egoera errealetako jarduerak proposatu behar
dira, eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz.
e) Oinarrizko konpetentziak ganoraz ikasteko, ikasleak modu aktiboan inplikatu behar du jakintza
bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.
f) Gaitasunak garatzeko, irakaslea ikasleen ikaskuntzaren tutorea da, eta, horretarako, haien
ikaskuntza-prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratu
behar ditu


 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan