Tom Rudmik eta Ikaskuntza sakona

 

Gaur, Vizcaya Ikastetxeak gonbidaturik (mila esker), Tom Rudmik eta  bere anaia Andy entzuteko aukera izan dugu. Tom Rudmik  Albertako eMaster´s Academy ikastetxeko fundatzailea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora ematen duen eskola pribatua, beti Kanadako hezkuntz ranking-aren lehenengo postuetan kokatuta. Aldi berean, Profound Learning Institute (PLI) institutuko zuzentzailea, non bere hezkuntz ereduaren oinarriak eta ikerketak garatzen diren eta berak kaleratutako liburu batean - Becoming Imaginal -islatuta dago.



 "Ikaskuntza Sakona" eredu honen oinarriak hurrengoak dira:
  • Hezkuntza ez da zertan aldatu behar, eraldatu baizik. Eradalketa honek etorkizuneko begirada behar du,  liderrak behar ditu, etorkizuneko sortzaileak
  • Ikasle guztien arrakasta. Ranking-ek  ez dute demostratzen ikastetxe ona dela, baizik eta azterketak egiteko oso ikasle prestatuta daudela.
  • Hezkuntz Sistemak ez du hobespenik behar, sistema berria baizik
  • Hezkuntza pertsonalizatuta, ikaslearen trebetasunetan oinarrituta eta ez beste aldagai klasiko batzuetan, hala nola, adina, ikas-denbora trinkoak, ordena  eta kontrola autoebaluazioaren ordez...eta batez ere, teoria zaharretan oinarrituta eta ez egungo neurozientziaren aurkikuntzetan.
  • Zein da hezkuntzaren arazoa? erantzuna argia: bat ere ez, beste gizarte baterako diseinatuta zegoelako eta, zentzu honetan, oso ondo funtzionatzen du. Baina, ezaguera 8 hilabetez bikoizten den gizarte batean, sormena eta berriztapena sustatzen dituen batean, sistema obsoletoa geratu da. Berriztu, asmatu, sortu...hau ez da lan egiten ikastetxeetan.
  • Zeozer obsoletoa dela esateak ez du hobetzen, baina ez du obsoletoa egiten. Irudimenezko liderrek obsoleszentzia sortzen dute, dagoena hartuz, gauza berri bat sortzen dute, prototipoen bidez.
  • Bere ereduaren prototipoan, ikasleei bere ikaskuntza kontrolatzeko tresnak ematen zazkie, kurrikuluma eraldatuta dago haiei begira, ikasleek hobeto ulertzeko, ikas-bilduma bezala; ebaluazioa hazkundearen prozesua da; ikas-proeiktuen bidez lan egiten dute, proiektuak benetako abenturak dira, ikasleen emozioekin kontektatzen dira eta guzti hau ikasleen garapen pertsonalaren bila.
  • Irakaslea esperientzien diseinatzaile bihurtu da. Ikasgela bakoitzean 70 ikasle eta 3 irakasle daude. Proietu-abentura bakoitzak ataza desberdinetan banatuta dago eta ikas-mapa propioa du. Ikasleak talde kooperatiboetan lan egiten duen arren, askatasuna du bere ikas-erritmoa jarraitzeko. Irakasleak ikasle edo talde batek laguntza behar duela ikusten duenean, indar-tallerrak antolatzen ditu.
  • Diseinu ona egiteko 3 gako: pertsonengan ezanguratsua den batekin kotektatzea, aukera desberdinak ematea eta errutinak apurtzea.
Tom Rudmikek ondo laburtzen digu ondorengo bideoan:


Eta honetan, beren "abentura-proiektu" bat: Grade 12 Nuclear Energy - Learning Adventure




Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan