2015/10/21, Marty McFly etorkizunera bidaiatu den eguna


Frikientzat egun berezia da gaur, data honetan 1989 urtean estrenaitu zen "II. Etorkizunerako itzulera" filmetan, gure Marty McFly eta Emmet Brown doktorea "doc", etorkizunera bidaiatu ziren eguna delako. Eta gizarte berri batekin topo egiten zuten gure lagunek: kotxeek eta monopatinek hegaz egiten zuten, zapatak eta txamarrak automatikoki lotzen ziren, arropa guztiz estrafalarioa eta energia zaborratik atera zen...1980. hamarkadako garai hauetan pentsaturik. Nik beti eguna heltzeko irrikan egon naiz ea zenbat predikzioak betetzen ote diren. Badirudi  batzuk  gauzatu direla, bai zera! 

Ikusi dudan lehenengo aldiz filma pilo gustatu zitzaidan eta engantxaturik geratu nintzen, jende asko bezala, uste dut. Urteak pasatu dira eta hara non, pelikula honen gogorapenarekin,  bapatean 30 urte hauetan ti ta batean pasatu direneko sentsazioa  etorri zait. Ba...bai? egia da? 2015ean gaude? jope! 

Zer ekarriko digu etorkizunak? "Popular Mechanics" aldizkariak, adibidez, datorren urteetan,  aldaketa handiak izango ditugula iragarri digute, hala nola: itzultzaile automatikoak, kotxe elektrikoak, Scrolls (plastikoko pantailak, tableten ordez), 100 urte baino gehiago bizi izango dugu...egia izango da?

Nire partetik, nostalgiaz blai, gau honetan familiarekin pelikula berriro ikusiko dut, sagardo eta pizza batekin lagunduta, estu estu eta goxo-goxo etxeko sofan elkarturik. ¡"Santo cielo", "Qué fuerte"!

Nire homenaldi txikia:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan