Ikasturte berri on...martxan gaude

Ikasturte berri baten aurrean gaude. Aste oso bat pasatu ondoren, burua pizka bat lanean kokatura, martxan dauden Zientzia- ekimen batzuei buruzko berria eman nahi dizuet, batzuetan berandu samar nagoela jakinda.



  • top@DIPC. Aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC- Zientziarekin solasean! topaketaren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen gaitu. Puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketa honen VII. edizioa, 2015ko urriaren 20ean ospatuko da, aurrekoan bezala, Bilboko EHUko Paraninfoan. Zure ikasleekin joateko izenematea irekita dago.
 logo
  • Ciencia y Tecnología de la luz: Enseñando con el Photonics Explorer. Berritzegune Nagusiak ikastaro trinko hau antolatzen du berriro, iazkoaren arrakasta ikusi ondoren. Oraingo honetan Lasarteko Berritzegunean egingo da, irailaren 29an, arratsaldeko 17:00-19:00 ordutegan. Informazio osoa eta matrikula Naturzientziak´s blog-ean.
  • Bizitza zientifikoak. Eureka! Zientzia Museoak antolatuta eta han bertan ospaturik, 5.Topaketa urriaren 26an garatuko da. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta zientziarekin, teknologiarekin eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede. Izenematea ere irekita dago mementu honetan.
pie3
  • PREST GARA, 2.txanda. Urriaren 25a arte ikastaro hauetan izena emateko aukera dugu. Ikastaroen informazioa jaisteko esteka.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan