Hondartzara goaz! / ¡Vamos a la playa!

File:Sopelana hondartza.jpg
Gure "Hondartza poltsikoan" proiektuarekin jarraitzen dugu eta, ildo teorikoagoak landu ondoren, irteera didaktikoa egiteko momentua heldu zaigu. Datorren ostiralean Sopelako Arrietara-Atxabiribil hondartzetara zuzenduko gara itsastertzeko ekosistema in situ aztertzeko.

Aldez aurretik, nola ez, burua prestatzeko saio bat eman dugu irteera planifikatzeko. Horretarako, ikasleek  guk prestatutako landa-koadernoa, marea eta eguraldia Interneten kontsultatu eta gero, taula batean, lehendabizi bikoteka, gero talde handian, zer eraman behar den erabaki dute:  arropa, materiala...eta nola ikasiko duten. Sakeleko telefonoa ere erabiliko dugu, bideo eta argazkiak ateratzeraz gain,  iparrorratza App batean eramango dugu.

Landa-koadernoaren linka: Landa-koadernoa


-----------------------------------------------------------------------
File:Sopelana hondartza.jpg
 Seguimos con nuestro proyecto "La playa en el bolsillo" y, después de trabajados los aspectos más teóricos, ha llegado el momento de hacer la salida didáctica. El próximo viernes vamos a Sopela, a investigar in situ el ecosistema litoral de las playas de Arrietara-Atxabiribil .

Ántes, claro esta, hemos dedicado una sesión a planificarla. Para ello, los alumnos y alumnas han consultado las mareas, el tiempo y el cuaderno de campo que les habíamos preparado en Internet. Primero en pareja, después en gran grupo, han decidido qué tienen que llevar: ropa, material...y cómo lo van a estudiar. Vamos a usar el teléfono móvil, además de para sacar fotografías y vídeos, para llevarnos una  brújula en un App.

Os dejo el enlace al cuaderno de campo.

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan