Zientzia Hezkuntza proiektuak: 15-16ko deialdida


Iaz atera zen lehenengo aldiz eta aurten errepikatzen da deialdia, oraingo honetan eskabideen aukera gehiagorekin.  Zientzia proiektuen 15-16ko deialdiaz ari naiz, noski. Lehen Hezkuntzatik Batxilergora eta eskola publikoentzta bakarrik. Aurten 8 modalitate  ditugu, bakoitzak diru-laguntza desberdinarekin: 

Zientzia Hezkuntza Programa

a) Zientzia Hezkuntza programan parte hartzea.
b) Beste erakunde batzuekin batera garatzen diren  esperientzien partehartzea : Zientzia Azoka, Kosmodetektagailua , Go-Lab).
c) Robotika sustatzeko proiektuak
d) Irakasleentzako aurrez-aurreko prestakuntza-jarduerak egiteko, eremuak ondorengoak izanik:
- Teknologia berriak eta ikerketa oinarri duten metodoak erabiliz zientzien irakaskuntza sustatzea.
- Ekintzailetzarako eta ikerketarako motibazioa ikasleekin lantzea.
e) Teknologia berriak erabiliz ikerkuntza eta ezagueraren eraikuntza sustatzea xede duten proiektuak
f) Ezagutza zientifikoaren hedapena sustatzea xede duten proiektuak: lankidetzako proiektuak, Interneten agerpena dutenak edo/eta zientziaren eta teknologiaren hezkuntzan
multimedia tresna interaktiboak erabiltzen dituztenak, .
g) Hezkuntza zientifikorako edo teknologikorako proiektuak 
h) Ikasleengan ekimen pertsonala eta ekintzailetza konpetentzia sustatzea xede duten proiektuak.

Informazioa: Ebazpena, 2015eko apirilaren 14koa. Zientifikoaren eta ekintzailetzaren alorrean berrikuntza-proiektuak

Eskabidea egiteko epea: 2015eko apirilaren 15etik maiatzaren 5era arte, biak barne.

Anima zaitezte!!!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan