Trasformar una actividad en juego / Ikas-jarduera joko bihurtzea


Jolastea guztioi gustatzen zaigu, egia hutsa da, gure gizakiaren lehenengo elkarregina, haurtzaroan pil pilean eta, denboraren poderioz, baztertzen dugun ekintza. "Nagusiek ez dute jolasten, LHko umeentzako gauza da",  entzuten da Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan, denbora galtzea askotan, gure "bestela ez dugu programa osorik ematen" unibertso propio honetan. Oker gaude, literatura pedagogikoak jolasen bidez  pilo ikasten dela adierazten du eta, gainera, klaseko giroa, elkarbizitza eta emozioak, lantzen dira. Jolas klasikoetatik gaur egungo "Gamifikazio" kontzeptura ez dago alde handirik, jolas dinamikak erabiltzen dira helburu didaktikoak lortzeko, baina bide desberbinetan, analogikoa eta digitala, azken honetan bideojolasen estrategiak erabiliz. 

Ez da bat ere zaila ikas-jarduera klasikoa joko bihurtzea, bakarrik jokoa  lan kooperatiboaren dinamika batekin josi behar ditugu (nik neuk nire irakasleentzako prestakuntzetan erabiltzen dut eta gehien gustatzen zaien jarduera da). Gure itsasertzeko ekosistemari buruzko proiektuko adibide bat erakusten dizuet:

IKAS-JARDUERA: ITSASERTZEKO EKOSISTEMAK EZGUTZEN DITUGU


Hondartzara joaten garenean ez dugu ekosistema bakar bat zapaltzen. Hondartza ekosistemen multzoa da eta joko baten bidez ezagutuko dugu.

Launaka jarrita, jokoa aztertzen dugu: joko-taula ( argazkia lau zonaldetan banandurik), lau fitxa (ekosistemen ezaugarri nagusiekin)  eta jolasteko kartak.

1) Bakoitzak fitxa bat hartzen du eta besteei ozenki irekurtzen eta azaltzen die. Gero, denon artean erabakita, taulari dagokion zonaldean kokatzen dugu.

2) Txandaka, nork karta bat hartzen eta bere zonaldean kokatzen du, zergatia azaltzen. Besteek, ados ez bazaudete, iradozizunak luzatzen dizkiozue.

3) Behin jokoa bukaturik, guztion artean, ekosistema bakoitzeko hiru ezaugarri nagusiak pentsatzen eta idazten ditugu ondorengo taulan: 



Hondartza Duna Itsas-labarra Urredura-plataforma
Fisikoak



Biologikoak:fauna



Biologikoak: flora





4) Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki bizidun gehiago?

 JOKO-TAULA (Sopelako Arrietara-Atxabirirbil hondartza-Wikipedia Commons)


FITXAK ( Jatorrizko informazioa: Azterkostako unitate didaktikoak):

HONDARTZAK
BIOTOPOA
Itsasoak hondarra mugitzen du eta jaurtiki eta arrastaka eramaten du hondartzetan pilatuz. Hondartzak harkaitzezko bi irtenguneren artean kokatutako sartuneak
dira, arku itxurakoak, eta gainazala ia laua dute. Hondartzek lurzoruan ur gutxi dute eta leku oso argiak dira..

BIOZENOSIA
Lurzoru aldakorra, haizea eta ur gutxi edukitzera ohitu diren intsektu eta krustazeo batzuk.
Batzutan itsatsoak arrastaka eramanten duen  izaki bizidunen ondakinak hondartzaren gainean geratzen dira eta itsatsoko hegaztien jana dira.
DUNAK
BIOTOPOA
Dunak hondartzetako muinoak dira, haizeak batera eta bestera darabilkien hareak sortutakoa. Hainbat faktoreren ondorioz sortzen dira, besteak beste:  hondartzak hondarra jasotzea; itsasoan oztoporik ez izatea eta, horren ondorioz, haizeak beste hainbat tokitan baino indar handiagoz jotzea; eta aurre hondartzan landaretzarik ez izatea.

BIOZENOSIA
Sustrai horizontal oso luzeak, arantzak eta nahiko lodierako zurtoinak dituzte landareak. Dunetako hainbat landarek hondarrari eutsi egiten diote lurpean. 
 Fauna: dunen baldintzetan moldatu diren intsektu, molusku eta narrastiak. Hegazti migratzaileen geldiguneak dira.
ITSAS-LABARRAK
BIOTOPOA
Kostaldean bertikalki moztuta dauden pareta edo malda izugarriak dira. Beheko zatia urak higatzen du eta horrek aldaketa handiak reagiten ditu. Haize gaziek astintzen dute, eta lurzorua oso elkorra, gazia eta aldakorra da
 

BIOZENOSIA

Landareak horma bertikaletan, inguru oso gazitan eta haize izugarria jotzen duen tokitan bizitzera egokitu direnak dira. Faunari dagokionean, haizeteak jasateko gai diren hainbat espezie: intsektu txikiak, moluskuak, narrastiak eta ugaztun txikiak bizi dira itsas labarretan.
Gainera hainbat hegaztik bertan egiten dute habia.
URRADURA PLATAFORMAK
BIOTOPOA

Itsaslabarretatik erortzen diren harkaitzek behea jotzean
zati txikitan apurtzen dira eta mareen arabera urpean edo agerian gelditzen diren harkaitzezko plataformak osatzen dituzte. Oso denbora tarte txikian aldaketa handiak
jasaten dituzte ingurugiro baldintzen eraginez: sakontasuna, argia, oxigenoa, tenperatura.


BIOZENOSIA

Urik gabe denbora luzez irauteko gai diren algak. Krustazeoek, moluskuek, ekinodermatuek (trikuak, izarrak...), belakiek eta arrain txikiek osatzen dute
itsaslabarretako fauna.

 KARTAK: BIOTOPO



KARTAK:  BIOZENOSIA


 --------------------------------------------------------------------------------------------------------------
A todos y todas nos gusta jugar, es una realidad, nuestra  primera interacción infantil, abundante durante la infancia y que, con el paso del tiempo, vamos perdiendo. En Secundaria se escucha a menudo decir eso de que " Jugar no es para los  mayores, eso es de Primaria", una forma de perder el tiempo en nuestro universo particular de "es que sino no doy todo el programa" . Estamos muy equivocados/as, la literatura pedagógica indica que se aprende mucho a traves del juego, y encima trabajamos el clima de aula, las emociones y la convivencia. No hay tanta diferencia entre los juegos clásicos al actual concepto de "Gamificación", en todos se emplean dinámicas lúdicas para conseguir objetivos didácticos, pero por distintos medios, analógicos o digitales, en éstos últimos empleando estrategias de los videojuegos.

No es nada dificil convertir una actividad clásica en un juego, solo tenemos que unirla a una dinámica cooperativa ( yo misma la empleo en mis formaciones con profesorado y es lo que más gusta). Os muestro un ejemplo para el aula de nuestro proyectos sobre ecosistema litoral:

ACTIVIDAD: CONOCEMOS LOS ECOSISTEMAS LITORALES


Cuando vamos a la playa no estamos sobre un solo ecosistema. la playa es un conjunto de ecosistemas. Vamos a conocerlos mediante un juego.

Hacemos grupos de cuatro. Disponemos de un tablero dividido en cuatro zonas, cuatro fichas con una descripción de las características más importantes de algunos ecosistemas que podemos observar cuando vamos a la playa y tarjetas para jugar.

1) Cada uno/a escoge una ficha, la lee y se la explica a los demás. Entre todos/as decidimos  a que zona del tablero le corresponde y la colocamos.

2) Por turnos, vamos cogiendo una carta (cartas Biotopo y Biocenosis)  y la vamos colocando en aquella zona correspondiente, explicando porqué. Si los demás no estamos de acuerdo, le hacemos sugerencias.

3) Una vez finalizado el juego, entre todos/as extraemos las tres características más importantes de cada ecosistema y las colocamos en esta tabla:



Playas Dunas Acantilados Plataformas de abrasión
Físicas



Biológicas fauna



Biológicas flora





4) ¿En qué lugar de la playa encontraremos más diversidad de seres vivos cuando hagamos la salida de campo?

 TABLERO ( Playa de Arrietara-Atxabirirbil , Sopela-Wikipedia Commons) 

 

FICHAS (Información original: Unidades didácticas de Azterkosta):

PLAYAS
BIOTOPO
El mar mueve arenas y las arrastra, acumulándolas en las playas, que son entrantes arqueados situados entre dos salientes de naturaleza rocosa, en superficies casi planas. Se caracterizan por la escasez de agua en el suelo, la gran cantidad de luz existente, el viento y el oleaje.

BIOCENOSIS
Pequeños insectos y crustáceos que se han adaptado a este entorno cambiante, la alta temperatura, resistencia al viento y a la poca agua. A veces sobre la playa hay restos de organismos arrastrados hacia ella que son aprovechados como alimento para las aves marinas.
DUNAS
BIOTOPO
Las dunas, se forman a partir de arena que el viento empuja en las playas y se acumula en algún obstáculo. Su existencia está relacionada con el terreno, el tipo de arena, la fuerza del viento y la ausencia de vegetación en la zona de ante playa.

BIOCENOSIS
Plantas con raíces horizontales muy largas, pinchos y tallos de grosor considerable. Fauna: especies de insectos, reptiles y moluscos que se han adaptado a las condiciones dunares. Son zonas de descanso de aves migratorias
ACANTILADOS
BIOTOPO
Paredes costeras cortadas verticalmente o con fuertes pendientes, erosionadas en su parte más baja por el agua al romper las olas, a causa de lo cual va produciéndose una evolución. Son azotadas por vientos que producen suelos salinos.

BIOCENOSIS
Plantas y líquenes que se han adaptado a vivir en paredes verticales y terrenos muy salinos y ventosos. Fauna: especies capaces de soportar estas condiciones, como pequeños insectos, moluscos, reptiles y mamíferos. Son lugares de nidificación de muchas aves marinas.
PLATAFORMAS DE ABRASIÓN
BIOTOPO
Se trata de rocas que caen de los acantilados y se rompen en pequeños trozos creando plataformas rocosas que quedan cubiertas o descubiertas a causa de las mareas, estando sometidas a grandes cambios de profundidad, luz, oxigeno y temperatura en breves espacios de tiempo.

BIOCENOSIS
Algas que se adaptan para permanecer mucho tiempo sin agua. Fauna muy variada de crustáceos, moluscos, esponjas, equinodermos y peces de pequeño tamaño.

CARTAS BIOTOPO


CARTAS BIOCENOSIS

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan