Kimika bizirik

Urtero lez, EHUnibertsitateak  "KIMIKA BIZIRIK" ekintza antolatzen du. DBHko 4. mailari zuzenduta, ikasleek Zientziarekiko eta, bereziki, Kimikarekiko duten interesa sustatzea da proiektu honen helburu nagusia

Honetarako, ikasleek zenbait esperimentu egingo dituzte bi irakasleren begiradapean; irakasleetako bat ikastetxekoa bertakoa izango da, eta bestea, berriz, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko bat. Era berean, Unibertsitateko irakasleek egingo dituzten demostrazio-saiakuntza batzuk ikusiko dituzte.

Talde bakoitzean, gehienez ere, 12 ikasle egon ahal izango dira, eta ikastetxeko kimikako irakasle batekin etorri beharko dira. Talde bakoitzari dagozkion jarduerak edo ekintzak egiteko aurreikusitako denbora 4 ordukoa da.

Kimika Bizirik datak hurrengoak izango dira: DBH, Urtarrilak 19-23.
Izen ematea 014ko azaroaren 10 eta 17 bitartean izango da, web orrialde honen bitartez: KIMIKA BIZIRIK

 Blog berean Laborategiko praktikei buruzko liburua deskargatzeko prest dago:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan