Desafío Telefónica: STEM gaitasunen garapena eta hezkuntz berrikuntza



STEM gaitasunen garapena (Science, Technology, Engineerins and Mathematics)  Europear Batasunaren helburu nagusietariko bat da 2020 urteari begira.  Urtero zientzia, teknologia eta matematikari buruzko hezkuntz ibilbideak aukeratzen dituzten gazteen kopurua gutxitxen da. Espanian, hain zuzen ere, 1.000 ikasleengandik bakarrik 13k beren ikasketak arlo hauetan jarraitzen dituzte. Zergatik?  Ikasketa bat edo beste bat aukeratzerakoan lau eragin nagusiak daude: informatzailea ( zenbat informazio jasotzen dugun eta informazio mota), soziala (zein den lanbide hauetako pertzepzio soziala), psikologikoa (nola ikusten dugun geure burua gai)  eta hezkuntzakoa (zenbat interesa eta motibazioa dugun materia edo arlo zientifikoetan ).

Guztiak lan ditzakegu irakaskuntzan. Metodologia egokiak erabiltzea, lanbiderako tutoretza on bat,  generoen estereotipoak gainditzeko jarduerak, autoestimua igotzeko gai estimulanteak eta motibatzaileak...irtenbideak dira. Eta, hain zuzen ere, "Desafío Telefónica" berriztapen hauen bila ibili da aurten lehiaketa baten bidez. Nazioarteko lehia honetan 100 berriztapen aukeratu dituzte. Orain, ekainean zehar, bere ikerketa honen emaitzen zabalkuntza egiten ari da eta bere web-orrian saridunak izan ziren hezkuntz proiektu eta ekimenak aurki ditzakegu: ikasgelako proiektu ikertzaileak, telebistako programak, museoak, klasetik at egindako ekinemak, lehiaketak, gamifikazioan oinarritutakoak, indartze programak adituekin eta boluntarioekin, lankidetza proiektuak, hezkidetza indartzen duten ekimenak, zientzia azokak... Laster argitalpen bat aterako da. Haien artean nabarmendu dira:

  • ScienceLab:  Lehen Hezkuntzan aplikazten den proiektua, esperimentaziotik abiatuta
  • JumpMath: matematika irakasteko metodologia aktiboa
  • Apps for good: Apps-en eratze sortzailea

Espainako proiektuak:


Nabarmen gehiago

100 proiektuak

 ------------------------------------------------------------------------------------------------------

Desafío Telefónica es una iniciativa que se ha desarrollado para identificar los 100 mejores innovaciones educativas para el desarrollo de las capacidades STEM  (Science, Technology, Engineerins and Mathematics).100 proiektuak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan