Get the Math

Orain dela gutxi, "Cuanta Razón" web-orrian hurrengoa ikusi dut:


 Txiste bat besterik ez da, noski eta modu honetan hartu behar dugu, baina honen atzean hausnarketa sakon batekin topo egiten dugu, ikasleen galdera nabarmena: profe, zertarako balio du honek?  Askotan ez diegu zentzurik ematen kurrikulumaren edukinei, ez ditugu konektatzen eguneroko bizitzarako testuinguruekin. Batzuetan, eta batez ere matematika arloan, helburu hau benetako arronka bihurtzen da, adibide eta ereduen faltagatik gehien bat, testu liburuak, zentzu honetan,  nahiko ibilbide klasikoak mantentzen dituztelako.

Get the Math web-orrian, algebra mundu errealarekin lotzeko proposamen polit bat aurki dezakegu. Nahiz eta ingelesez egon, ideia ugari ematen dizkigute ekuazioak testuinguru aplikatu batean erabiltzeko: musika, moda, bideojolasak, jatetxea, saskibaloia eta efektu bereziak, hain zuzen ere.

Proposamen didaktikoak hiru ataza barneratzen ditu:
1. Bideo motibatzaile bat ikusten da sarrera moduan. Bideo honetan egoera problematiko bat aurkezten da
2. Diapositiba batzuen bidez egoera honi erantzuten dion ekuazio matematikoa aurkitu behar dute ikasleek
3.Ikasle batzuek problema irtenbideratzen dute beste bideo baten bidez.

Irakasleen atalean prozesua azaltzen da eta argibide guztiak ematen dira inprimatzeko materialarekin. Aprobetxagarria.



 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------
 Get the Math es una propuesta didáctica para acercar el álgebra a situciones reales de uso, como la música, la moda, los videojuegos etc. Se plantea como una situación problema para que el alumnado pueda, con los datos aportados, construir la ecuación y resolverla. 
------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan