Entradas

Mostrando entradas de abril, 2014

Get the Math

Imagen
Orain dela gutxi, "Cuanta Razón" web-orrian hurrengoa ikusi dut:


 Txiste bat besterik ez da, noski eta modu honetan hartu behar dugu, baina honen atzean hausnarketa sakon batekin topo egiten dugu, ikasleen galdera nabarmena: profe, zertarako balio du honek?  Askotan ez diegu zentzurik ematen kurrikulumaren edukinei, ez ditugu konektatzen eguneroko bizitzarako testuinguruekin. Batzuetan, eta batez ere matematika arloan, helburu hau benetako arronka bihurtzen da, adibide eta ereduen faltagatik gehien bat, testu liburuak, zentzu honetan,  nahiko ibilbide klasikoak mantentzen dituztelako.
Get the Math web-orrian, algebra mundu errealarekin lotzeko proposamen polit bat aurki dezakegu. Nahiz eta ingelesez egon, ideia ugari ematen dizkigute ekuazioak testuinguru aplikatu batean erabiltzeko: musika, moda, bideojolasak, jatetxea, saskibaloia eta efektu bereziak, hain zuzen ere.
Proposamen didaktikoak hiru ataza barneratzen ditu: 1. Bideo motibatzaile bat ikusten da sarrera moduan. Bid…

Dummy Teenagers

Imagen
Francisco Muñoz de la Peña Castrillo  -ri esker hurrengo proiektuaren berri jaso dut.
"Zientziarik gabe etorkizunik ez" eta " Elkarlanean ikasten" leloak barneratuta, IES José Planes (Espinardo-Murtzia ) insitutuko kurtso desberdinetako ikasleek oso proiektu dibertigarri bat aurrera eramaten ari dira lankidetzan: "Dummy Teenagers". Hiru irakasleen artean koordinatuta, Juana Mª Madrid, Margarita Tortosa eta Chema Cardalas, proiektuan elikadura lan egiten da modu berezi batean, elikagai- iruzurrak, dieta-milagroak eta abarreko gai honi buruzko kontzeptu sazizientifikoak aztertzen.
Proiektua 8 atazetan gauzatzen da:

1. Si un dummy teenarger investiga ya no es dummy : metodo zientifikoaren oinarriak
2. Modas en la alimentación: eco in & eco out:  elikagai "berdeak", "ekologikoak" eta abar
3. ¿Qué hay hoy para comer? Elikagai-piramideak
4. Un dummy elige un nutriente: glúcidos in & glúcidos out: gluzidoen ezaugarriak, motak eta beren pre…

ElHuyar aldizkaria orain entzuten da

Imagen
Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, webguneak entzuteko teknologia garatu dute, eta Elhuyar aldizkariaren webgunean aplikatu dute. Teknologia horri esker, Elhuyar aldizkariaren albiste eta erreportajeak entzuteko aukera izango dugu  erabiltzaileek.

Aldizkariaren webgunea entzuteko egokitzearekin batera, tableta eta telefono mugikorretatik nabigatzeko ere egokitu da aldizkariaren webgunea. Entzuten denaren heinean, parrafoa markatzen doa. Entzuteko abiadura eta emakumezko edo gizonezko ahotzaren bidez ere aukeratu ahal dugu. Pena txertatzeko kodea ez ematea!

"Irakurri beharrean, ENTZUN"