Mateproiektuak

Noizean behin ahaztuta ditugun web-orri batzuk arrazoi batengandik berikustera behartuta gaude eta benetako sorpresak eramaten ditutu. Nire kasuan Eskola 2.0ko Baliabideen barruan dauden ikerketa lizentziekin gertatu zait . Hara non, beste gai baten bila nengoen eta Maite González Calvoren proiektuekin egin dut topo. 2011-12ko ikasturtean eginda, DBHko 2.maila lantzen dute.

 Denetariko dago, ikasturte osoan zehar garatzeko planteatzen direnak, gai bati zuzendutakoak,  matematika tailerrerako egokiak edo  bitarteko ereduak, baina denak oso aprobetxagarriak. Gehienek jokoa dute oinarria. Proiektu bakoitzeko egitura berea da:
  •  Aurrez aurreko jarduerak edo berotzekoak: helburu nagusiari hurbiltzekoak 
  • Gauzatze jarduerak: helburu garrantzitsuak finkatzekoak 
  • Ikerkuntza jarduerak: helburuak sakondu eta indartzekoak 
  • Ekoizpen jarduerak: Eginiko lanak erakustekoak.
Gida didaktikoa, ebaluazio irizpideak eta tresnak oso onak. Eskola 2.0ko materialak direnez, gaitasun digitala ondo zizntzen da. Hona hemen proiektuak:.
  • Matejokoak : Ikasturtearen amaieran matematikako edukiak birpasatzeko jokoen bilduma egin behar dute, "Mateteka"
  • Tangram Proiektua. Joko nenpean dagoen oinarri matematikoa aztertzearen atzean, hainbat geometriaren kontzeptuak eta Pitagoras teorema lantzen dira. Horma-irudi bat egiten dute eta lehiaketa ere planteatzen das
  • Hizkuntza aljebraikoa
  • Aljebaren historia, Geogebra programa, Diofantoren epitafio eta hainbat baliabide erabiltzen dira ikaslea motibatzeko eta hizkuntza aljebraikoa erabiltzeko problemen ebazpenan
  • Polinomioak:  Polinomiei magia ateratzen diete ikasleek ikas skuentzia honetan
  •  Identitate nabarmenak Bizitza errealeako gertakariak binomioen biderkatuta giza antzematzen dira " Matemago" bihurtzeko
  • Gure herria kalez kalez Hiria ezagutzen da ikuspuntu matematikoen bidez , honi buruzko gida turistikoa egiteko azmoz
Eta sarrera hau osotzeko, mesedez irakurri Mateguay blogan irakurri dudan azken sarrera, non Jesus Mª Rey irakasleak bere DBHko 4. mailako klasean erabiltzen duen "Flipped Classroom" metodologia azaltzen digun..."Flipatzeko"

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan