Matematika-proiektua: Un antropólogo en Valsequillo

Aida Ivars irakasleari esker, hurrengo proiektu ona ezagutu dut.

Carlos Morales, matematikako irakaslea, oso ezaguna da mundu birtual honetan bere matematika-proiektuak partekatzeagatik. Aspaldi DBHko 4.mailan garatu zuen  bere Clepsidra proiektua zabaldu zen Sarean eta PBL metodologian irakasle aintzindari da (Ikusi "El aprendizaje basado en proyectos en la educación matemática del siglo XXI")

Oraingo honetan beste proiektu bat martxan jarri du. Telebistako "Bones" telesaian oinarriturik, kanariar jatorrizko gizakiaren inguruan antropologia lantzen du ikuspuntu matematikotik. Proiektua honetan datza: guantxe baten altuera antzemateko eredu matematiko baten garapena, aldez aurretik  hezur baten neurri ezagutzen. Matematikako edukin multxo guztiak lantzen dira: zenbakiak, algebra, geometria, funtzioak eta estatistika.  Hurrengo dokumentuan azaltzen da proiektua. Ikasleek egindako bideo bat ere honekin batera doa.  Ikas-jarduerak eta ebaluazioa era gurekin partekatzen ditu Carlosek. Mila esker benetan.

 Un antropólogo en Valsequillo





Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan