Zientzia Lan Digitalak




Herenegun ikasturte honetako GARATU ikastaro bat bukatu dugu Berritzegune Nagusian, hain zuzen ere  797 zenbakia duen "Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak" .  Egun honetan irakasleek bigarren fasean egin behar dituzten lanen aurkezpena egin zuten. Batzuk arbela digitalean lan egiteko, beste batzuk beren ikasleen ekoizpenak, baina denak bikainak.

Ikastaroan hainbat aplikazio digitalak aztertu eta ikasi ditugu, beti ikuspuntu ikertzailetik abiatuta, hots, ikasleen  ikerketa baten azken lana bezala planteatuz. Horretarako, "atazen bidezko irakaskuntza" eredua eta "portfolio digitala" ebaluazioa tresnaren erabilpena proposatu dizkiegu irakasleei.

Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak

Ikastaroaren web-orrian aurkituko dituzue, alde batetik emandako prestakuntza bera (web-aplikazioak, beren tutorialak eta adibideak),  bestetik,  irakasleen ekoizpenak.

Irakasleen ekoizpenak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan