TBOren asmakizunak / Los inventos del TBO

50 adinaren inguruko pertsona bazara, ziur nago "TBOren asmakizunak / Los inventos del TBO" , komiki zahar honen atala gogoratu duzuela, non "Franz de Copenhague" irakasleak bere asmakizun bitxiekin liluratu gintuen. Gazteagoak bazarete, web-helbide honetan batzuk ikus ditzakezue.Garai hartako gizartearen ikerketa soziologikoa aparte utzita, Teknologia arloan oso erabilgarriak izan daitezke proiektu bezala  DBHko 4.edukin-multxoan: "egitura eta mekanismoak". Halako "asmakizun" hauetik abiatuta, ikasleei proposatu ahal zaie bereak eraikitzea, lehiaketa  edo erakusketa bezala, teknologiako ezaguerak praktikan jarriz.

TBOren asmakizunak ez dira originalak,  Estatu Batuetako Rube Goldbergenak baizik  eta  bere "makinak" aspaldi erabiltzen dira irakaskuntzan aitxaki bezala proiektu teknologikoak eraikitzeko. Internetean adibide ugari aurkituko dituzue. Hemen dugu beste ideien iturri bat.

Askenean, aipatu behar dira ere bai, japoniar zentzugabeko asmakizun famatu hauek, "Txindoguak-Chindogus" ((珍道具, ), oso motibagarriak izateagatik. Blog de inventos absurdos edo Chindogu izeneko web-orrietan adibideak dituzue. Tomás López irakaslearen eskutik gida txiki bat dugu.

Ezinezko asmakizunen bildumak erakusten dituzten beste web-orri interesgarriak :
 Eta ez dugu ahaztu behar absurdotik berriztapenera bide motza dagoela ( Edward de Bono, lateral thinking). Nork daki! agian asmatzaile bikaina dugun gure klasean!

Madrilgo Monserrat ikastetxeko proiektuak (ez da oso ondo ikusten, baina adibide ugari daude):


Kenji Kawakamik ( Chindoguen nazioarteko elkartearen fundatzailea) txindoguei buruzko bideoetariko bat.



 ---------------------------------------------------------------------------------------------------------
Repasamos algunos recursos para realizar proyectos en tecnología basados en inventos imposibles, chindogus japoneses, máquinas de Goldberg o los famosos "inventos del profesor Franz de Copenhague del TBO. Los podeís encontrar  en Zientziaberri
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan