Elkar ezagutzen dugu /Nos conocemos

Elkar ezagutzen dugu
Azken bolada hauetan, gaitasunen garapena, elkarlana eta ordenagailuen sarrera gure ikasgeletan,  klaseak emateko moduaren aldagarri handiak izan dira, baita  berriztatzeko estrategiak ere. Hezkuntza aldatze garai nabarmenaren bidean dago eta, normala denez, gaur egoeran, klase tradizionalagoek eta proiektu aurreratuagoek protagonismo bera dute gure ikasgeletan.  Aldaketak apurka apurka sartzen dira eta, batzuetan, ikasturtearen erdia ez da momentu egokiena bat batean ikasgelaren egitura osoa hankaz gora jartzeko. Horregatik, nire aburuz, ikasturtearen hasieratik zenbait "ikas-ohiturak" ondo finkatuta uzten  baditugu, gero errazagoa egingo zaigu  praktika berria sartzea.  Ikasturtearen une garrantzitsu batean gaude, hasieran, bai elkarbizitzan, bai antolakuntzaren oinarriak jartzeko.

Horretarako ikas-sekuentzia bat aurkezten da. DBHko 1.mailan eta NNZZ eta Matematika arloetan garatzeko prestatuta dago, baina planteatzen diren  ikas-jarduera gehienak beste kurtsotan egin daitezke, ikasleak elkar ezagutzeko, ikastaldea kohesionatzeko, ikasgela talde finkoetan antolatzeko ikasgelako giro ona sortzeko eta oinarrizko lan-prozedurak jesartzeko pentsatuta daudelako.

Ikas-jarduera ugari arbel digitala, ikasleen ordenagailuak eta web-tresnak erabiltzeko prestatuta daude.

ELKAR EZAGUTZEN DUGU


Secuencia didáctica inicial preparada para 1º ESO, en  Ciencias de la Naturaleza y matemáticas, se aprovecha este momento del curso para hacer los grupos, crear buen ambiente y organizar la clase.

NOS CONOCEMOS 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan