Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2013

TBOren asmakizunak / Los inventos del TBO

Imagen
50 adinaren inguruko pertsona bazara, ziur nago "TBOren asmakizunak / Los inventos del TBO" , komiki zahar honen atala gogoratu duzuela, non "Franz de Copenhague" irakasleak bere asmakizun bitxiekin liluratu gintuen. Gazteagoak bazarete, web-helbide honetan batzuk ikus ditzakezue.Garai hartako gizartearen ikerketa soziologikoa aparte utzita, Teknologia arloan oso erabilgarriak izan daitezke proiektu bezala  DBHko 4.edukin-multxoan: "egitura eta mekanismoak". Halako "asmakizun" hauetik abiatuta, ikasleei proposatu ahal zaie bereak eraikitzea, lehiaketa  edo erakusketa bezala, teknologiako ezaguerak praktikan jarriz.
TBOren asmakizunak ez dira originalak,  Estatu Batuetako Rube Goldbergenak baizik  eta  bere "makinak" aspaldi erabiltzen dira irakaskuntzan aitxaki bezala proiektu teknologikoak eraikitzeko. Internetean adibide ugari aurkituko dituzue. Hemen dugu beste ideien iturri bat.
Askenean, aipatu behar dira ere bai, japoniar zentz…

Ikas-proiektuak eta atazak Bigarren Hezkuntzako NNZZ etan eta Matematikan

Atzo  Irungo Berritzeguneak antolatu dituen  Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldi Pedagogiko-an parte hartu nuen Ikas-proiektuei buruz berba egiteko. Diapositibetan, hausnarketak, ideiak, atazak egiteko prozedura eta txertxelada metodologikoak dituzue.


Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak from Pilar Etxebarria

Principia museoen bideoak / Vídeos del museo Principia

Imagen
"Principia"  zientzia museoa 1998tik gora martxan dago Malagan. Erakusketa mota hauek, interaktiboak izan arren, azken urte hauetan beste ekintza desberdinak gehitu egin dizkiote bere ohiko programazioari, hala nola umeentzako tailerrak, ikastetxeei zuzendutako bisita programatuak, material birtualak, hitzaldiak, esperimentuen txokoa, ikastaroak, zinemaldiak, lehiaketak eta abar. Zer du, beraz, berezirik, museo honek? Ba, larunbatetean ospatzen diren hitzaldiak bideotan grabatzen eta jarri dituztela bere osotasunez guk erabiltzeko baita disfrutatzeko ere, benetan batzuk ikusten oso ikasten delako. Matematika, Fisika, Anatomia...den denak oso interesgarriak gure klaseei edukin eta ideia berriak barneratzeko. Zientziak duen magia ateratzen dugu. BideobildumaYouTubeko kanala -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Maravillosa colección de vídeos con conferencias dadas en el museo y centro de…

"Ciencia en acción" Bilbon

Imagen
"Ciencia en acción" lehiaketa nahiko ezaguna da. 2000 urtetik gora martxan dago eta urtero egiten da nazioarteko ekimena honetan parte hartzeko deialdia. Mail guztietako zientzia-irakasleek (bakarrik edo beren ikasleekin) eta dibulgatzaileek parte hartzen dute eta beti lan bikainak aurkezten dira 3 modalitatetan: ikas-materialak, lan dibulgatzaileak eta bideoak. Ekoizpenen  erakusketa eta sariketa "jaia" moduko baten bidez ospatzen da eta aurten Bilbon egoitza izango da, datorren urriaren 4-6 egunen artean, EHUko Bizkaia Aretoan, "Fundación Peñascal" -ren bultzaturik.
Programa hurrengoa izango da eta esteka honetan edizio honetako saridunak, haien artean Euskadiko lana ugari. Zorionak!!!

Antxon Anta Unanue, “ENREDANDO CON LA ELECTRICIDAD Y EL MAGNETISMO” del Colegio Aleman. Deutsche Schule. San Alberto Magno, San Sebastián (Guipúzcoa).César Sancho Martin, “CHISPAS Y LUCES” del IES Benjamín, Tudela (Navarra)Mikel Etxaniz Añorga, “APLICACIÓN DE LOS PRINCIP…

Elkar ezagutzen dugu /Nos conocemos

Imagen
Azken bolada hauetan, gaitasunen garapena, elkarlana eta ordenagailuen sarrera gure ikasgeletan,  klaseak emateko moduaren aldagarri handiak izan dira, baita  berriztatzeko estrategiak ere. Hezkuntza aldatze garai nabarmenaren bidean dago eta, normala denez, gaur egoeran, klase tradizionalagoek eta proiektu aurreratuagoek protagonismo bera dute gure ikasgeletan.  Aldaketak apurka apurka sartzen dira eta, batzuetan, ikasturtearen erdia ez da momentu egokiena bat batean ikasgelaren egitura osoa hankaz gora jartzeko. Horregatik, nire aburuz, ikasturtearen hasieratik zenbait "ikas-ohiturak" ondo finkatuta uzten  baditugu, gero errazagoa egingo zaigu  praktika berria sartzea.  Ikasturtearen une garrantzitsu batean gaude, hasieran, bai elkarbizitzan, bai antolakuntzaren oinarriak jartzeko.
Horretarako ikas-sekuentzia bat aurkezten da. DBHko 1.mailan eta NNZZ eta Matematika arloetan garatzeko prestatuta dago, baina planteatzen diren  ikas-jarduera gehienak beste kurtsotan egin…