Teknoskopioa 2013


Teknoskopioa lehiaketa ospatu den ondorioz,  proiektu ikertzaile eta sortzaile ugarien erreferentzia heldu zaigu gure klaseetan ere ideia berriztatzaileak sortzeko.  Denak irakurri ditut eta benetan esan behar dut gure ikasleek (baita beren irakasleak ere, noski)  ikertzaile bikainak direla, harrituta geratu naiz benetan hain lan ederrak ikusteagatik.
 
Hona hemen saridunak:

1) Proiektu teknologikoa. Sare Nagusia: Autohouse. 1.batxilergoa. Asier Sarmiento, Joel Martínez eta Daniel Rico.Irakaslea: Aitor Ibabe.  Jesus Obrero Egibide
 txostena
Proiektu honetan etxe bateko atea, garajea eta pertsianak automatikoki kontrolatzeko maketa eraiki dute. Kontrola Lego NXT robotaren bidez egiten da,  eskuko telefono inteligentea baterako aplikazioa. Bluetooth bidez konektatzen da Robotarekin bai eskuz, bai ahots aginduak emanez

 2) Ikerketa proiektua, Sare nagusia: Euri Azidoaren Euritakoa. 2.batxilergoa. Ibon Intxaurraga eta Xabier Cenicelaya. Irakaslea: Josune Anasagasti. Lauro Ikastola
 Txostena
Oso proiektu nabarmena. Espezie inbaditzaile bat hartuta, "zebra muskuilua" hain zuzen ere, demostratu dute bere oskola lurraren azidifikotasuna konpontzeko aprobetxagarria dela

3) Proiektu teknologikoa. Komunikazioaren saria:
Igogailua Scratch eta Arduino erabiliz. 2.DBH.  Sue Gonzalez, Anne Castro, Ander Agiriano eta Asier Rementeria. Irakasleak: Amaia Perez Etxebarria, Borja del Rio Rueda Lauro Ikastola
 LEGO piezekin igogailu baten maketa eraiki dute. Kontrola lortzen da Scratch eta Arduino aplikazioen bidez. Horretarako Deustuko Unibertsitatearekin kontaktuan jarri dute gure ikasleek.



 4) Ikerketa proiektua, komunikazioaren saria: Platerak garbitu ostean bakterioak geratzen dira?.Nagore Rodiguez eta Izaskun Martin.La Anunciata Ikastetxea. Proiektu honen informazioa edo esteka ez dabil jatorrizko web-orrian. Sentitzen dut.

Eta azken fasean sailkatuak:
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan