Proiektua: Edari energetikoak / Proyecto: bebidas energéticas



Lan proiektu batekin topo egiten dudan bakoitzean, blogera eramaten dut gaitasunak ondo lantzeko metodologia egokia iruditzen zaidalako. Oraingo honetan Las bebidas energéticas están de moda proiektuaren erreferentzia egin nahi dizuet. Dibertsifikazioko bi ikasle eta BioGeoko aukerako ikasgaiako beste lagunaren arteko proiektua da. Hiruak Murtziako IES José Planes institutoko ikasleak dira eta proiektuaren blogean den dena kontatzen digute, proiektuaren hastapenatik emaitzetara, ikas-jarduera guztiak banan banan azaltzen. Proiektua bere ikastetxeko Jardunaldi batzuetan erakutsi dute. Ikerketaren pausoak ondorengoak izan dira:

-Edari energetikoen erabilerari buruzko inkesta egitea
-Prezioaren arabera sailkatzea, merkatuaren ikerketa baten bidez
-Etiketen azterketa: nutrizio-informazioa, konposaketa, barra-kodigoak
-Analisi kimikoa: organikoak edo inorganikoak?
-Zergatik gaineratzen dizkiete edariei?, Zein da beren funtzioa?
-Eragina giza gorputzan: arriskuak dira?, gehiezko erabilerak ondoriorik du?
-Publizitatearen analisia
-Ondorioak ateratzea eta komunikatzea


Guzti hau burutzeko ikasleek  planifikazioa pentsatu, ikerketa desberdinak garatu, informazioa eskuratu, emaitzak ordenatu, ondorioak atera eta lanaren komunikazioa egin dituzte. Horretaz gain , talde lanean aritu dira, sormena landu dute, baliabide digitalak erabili dituzte ( galdesorta, kalkulo-orriak, diapositibak, bideoa, bloga...), hizkuntza testuinguru desberdinetan erabili dute...Haiek beraiek laburbiltzen digute diapositiba hauetan:


----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Precioso proyecto de investigación realizado entre varios alumnos de DC y opcional de BioGeo del IES José Planes de Murcia

Las bebidas energéticas están de moda -------------------------------------------------------------------------------------------------------- 
 

Comentarios

  1. Eskerrik asko zure proiektua zabaltzeko zure blogean, eta erreferentzia egiten duzun da euskaraz, eta maitasun handia dugu.

    Murtzia agurra A

    ResponderEliminar
  2. ole nos copian hasta en euskera jajajaja :) ole vosotr@s

    ResponderEliminar
  3. No es copia, sino un halago por lo bien que lo habeís hecho. Un proyecto estupendo.¡seguid así!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan