Zientzia Hezkuntza Ekimena

Zientzia Hezkuntza Ekimena egon da gure artean 5 ikasturtean zehar eta denbora honetan hainbat baliabide didaktiko sortu dira. Batzuk Berritzegune Nagusiko eta Lurraldetako Berritzeguneetako aholkulariek garaturik eta beste batzuk hainbat ikastetxetako irakasleek eginda. Guztiak zuei eskuragarri jartzeko asmoz, Web-orri bat sortu dute, bertan, aurreko guztia gehi zientziarekin erlazionatutako beste hainbat baliabide eta link interesgarri aurki ditzakezu.
 
Web-tokian,  zientzia-hezkuntzako ikastaro eta mintegietan erabili diren baliabide guztiak zintzilikatuta daude,  deialdiaren ezaugarriak, laborategi-baliabideen informazioa (mikroskopiaok, sentzoreak, simulazioak), Garatu ikastaroak, ikas-sekuentzai eta proposamen didaktikoak eta esteka pilo: metodo zientifikoa, Zientzia Jardunaldiak, dibulgazioa, podcast, bideoak...Mila esker partekatzeagatik.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan