Proiektua: Gosea eta matematika / Proyecto hambre y matematicas

Kasualitatez, bizitza honetan gertatzen den askotan, hurrengo proiektuarekin egin dut topo: El hambre y las matemáticas. Bere egilea,  Errioxako Bego Omatos irakasleak, portfolio moduko bloga ireki du bere ideiak, hausnarketak, materialak eta proiektuaren ikasgelako garapena egunez egunez islatzeko. Ideia bikaina , bai beraientzat, bai kanpotik ikusten dugunentzat, alde batetik, proiektuaren jarioa eta garapena zehaztasunez behatzea baimentzen gaitulako eta, beste aldetik, irakasleok gure lana planifikatzeko eta aurrera eramateko prozesua benetako ikas- prozesua dela egiaztatzeagatik,  gure ikasleek jarraitzen duten bezalakoa, eredurik onena, beraz.

  • Lehenengo ideiak eta hausnarketak
  • Informazioaren bilketa
  • Curriculumeko edukinen aukeraketa
  • Gurasoen partaidetza: eskutitza
  • Ikasleen taldeak egitea,  errolen banaketa,  kontratua, arauak, ixiltasun-seinaleak..
  • Kontrol-tresnak: egunerokoa, edukin-txantiloiak...
  • Beste arlo batzuen inplikazioa lortzea
  • Proiektuaren azken ekoizpena pentsatzea: gose-mapa proportzionatuta / dokumentala
  • Ebaluazioa nola egin, errubrikak
  • Testu liburuari buruzko hausnarketa 
  • Baliabide digitalak erabakitzea: arbel digitala,  Edmodo, blogak, wikiak...
  • Proiektuaren edukinak eta antolakuntza fasetan
  • Irakaslearen papera eta baliabideak: el txoko de las consultas.
  • Ikas-jardueren sekuentzia garatzea

 Proiektua momentu honetan garatzen ari da ikasturtearen amaitu arte. DBHko 2. mailan planteatzen da, matematika arloan, curriculumeko edukin gehienak lantzen . Begok bere egunerokoan inpresioak eta erabiltzen dituen materialak uzten ditu (mila esker!!!!). Ez diot agileari protagonismoa kendu nahi, beraz, jarraipena egin edo iruzkinak idatzi nahi badituzue, bere berehala bloga sindikatzea gomendatzen dizuet. Ni, oraintxe bertan egin dut.


----------------------------------------------------------------------------------------------------
Un excelente proyecto para matemáticas de 2º de ESO, que se está desarrollando en estos momentos y que su profesora nos permite compartirlo por medio de su blog, a modo de porfolio. Muchas gracias.
----------------------------------------------------------------------------------------------------

Comentarios

  1. ¡¡Muchísimas gracias por la entrada!!
    Solo una puntualización: No soy navarra ¡¡Soy riojana!! :P

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan