Zientziaren funtsa / La esencia de la Ciencia

Interneten murgilduta, berriro Richard Feynmanen bideo honekin egin nuen topo orain dela gutxi. Berehala  jarri nuen sare sozialetan,  nire wikian, "Zientziaberri" (nire alabak beti esaten dit  ez naizela oso originala izan blogaren izenburu bera jartzegatik) , Zientzia atalean, hain zuzen ere, aspaldi kokatuta neukala gogoratuz,  bere zientziaren ikusmira oso adierazgarria iruditu zaidalako.  Beraz, pentsatu dut hona ekartzea berriro atal honetan dagoena. Web-orriak, materialak, multimedia, ikas-unitateak, proposamen didaktikoak...aurkitzen dudan guztia wikian  apurka apurka aipatzen joan naiz eta, batzuetan, ez naiz konturatzen blog bezalako beste baliabide eraginkorrean, esan nahi dut, informazioa azkarragoa zabaltzen duenetariko bat, aipatzea ere beharrezkoa dela.  Zientzia atal honetan aurkituko dituzue:
  • Zientzia orokorra: zientziari buruzko web-orriak, aldizkari zientifikoak, non deskargatu material interesgarriak, elementu multimedia, irratia eta telebista digitalak, ikas-unitate orokorrak eta zientzia-lehiaketa eta lehiaketen erreferentziak.
  • Emakumea eta zientzia:  gai honi buruzko materialak, informazioa eta bideoak
  • Museoak: zientzia-museoen informazioa Euskadin zein Espainian
  • Sasizientzia: orain dela gutxi blog honetan aipatu nuen beste atal interesgarria eta guztokoa
  • Umorea: bai, gure buruari barre egitea osasuntsua da
  • Zientziaren historia: benetako gai erakargarria eta, tamalez, oso gutxi lantzen dena ikasgeletan
  • Zientzia eta zinema:  zinemazaleak bazarete, ni bezala, hau da zure atal potente bat. Hemen aurkitzen dugun zientzia irudia distorsionaturik  eta, zientzia-fikzioaren potentziala, oso aitzakia onak dira zientzia-fenomenoak ikasteko gogoa pizteko.
 ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Encontrarme de nuevo con este vídeo de  Richard Feynman en Internet me sirve de excusa para presentar la sección sobre Ciencia de mi wiki. En ella encontrareís referencias a páginas web, materiales y propuestas didácticas, multimedia, medios de comunicación electrónicos, museos, pseudociencia, historia, humor, mujeres científicas y ciencia en el cine.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan