Etorkizuneko eskolaren eszenatokia / Escenario de la escuela del futuro

Nire aurreko sarrera batean, Villemard irudigileak 1910 urtetan gizartearen etorkizuna 2000an nola ikusten zuen (El futuro visto desde 1910) aipatu nuen. Irudietan etorkizuna baino gehiago futurismoa ikusten da, noski, proiekzioa egiterakoan beti gure garaieko ikuspuntutik abiatzen garelako eta, benetan, 100 urte gehiegi dira kalkulo onak egiteko. Nork esango digute orain dela 15 urte eskuko telefonoak komunikazioarako ezinbesteko tresna bihurtu direla? Dena den, etorkizun teknologikoa aurkezten digu egileak eta ez hainbat zientzia-fizkio pelikuletan ikusi ditugun apokaliptiko hauek, gizartea zoombiez beteta edo makinek menderaturik, ikusmira itxaropentsua beti eskergarria da.

Hezkuntza hitz egiten dugunean, beldur hori beti doa gurekin, gaur egun "etorkizuna" dituzten   metodologiekin ea futurismoa egiten ez ote dugun. Baina ezin dugu nahastu futurismoa immobilismoarekin. Irakasle askoren buruetan oraindik ea  klasea emateko era klasikoak bertan behera uzteak probetxugarria izango den ala ez oso zabala dago. Oraintxe bertan ikastetxe batzuek hezkuntz praktika berriztatzaileak nahiko progatuta dituzte, eta, nolabait,  bidea markatzen digute. Metodologia berri guztiek gako komun bat dute: ikasleei protagonismoa ematea eta hau ez da posiblea antzerki bezala antolatuta dauden gure ikastetxeetan, irakaslea aktore nagusia izanez. Ikus ditzagun bi ikastetxe desberdinak, non hezkuntz-prozesuak eta berriztapena espazioen antolaketa berri batean garatzen den: Estokolmoko Vittra Telefonplan School edo Bartzelonako Montserrat ikastetxea.
Pentsaraztekoa da, etorkizunako eskolak ote?



-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Dos vídeos donde se expone la relación entre innovación educativa y espacios arquitectónicos:   Vittra Telefonplan School de Estocolmo y Colegio Montserrat de Barcelona.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan