Sasizientzia / Pseudociencia

Noizean behin mundua laster hondatuko dela adierazten duen teoria bat agertzen da. Bihar hauetariko bat da, bai lagunak, 12-12-21ean (kasualitatea Santo Tomasen azokan! ),  eguerdiaren aldean, Maien egutegiaren arabera, gure planetak sua, txinpartak eta trumoiez beteta akabo agindo du.  Munduko biztanlegoaren % 10k teoria katastrofista hauetan sinesten du, eta  ez da sineskeria bakarra, hainbeste gai esoterikoak eta sasizientifikoak ditugu zabalduta bizitzen garen gizarte honetan! Batzuek esaten dute "bah, uzti pakean, ez dute kalterik egiten", baina nire aburuz, benetan kezka egitekoa da eta kultura zientifikoaren faltaren adierazle nabarmena. Gezurra dirudi, teknologiaz ingurutatuko munduan,  lagun bat azken Smartphonarekin poltsikoan ikustea eta,  aldi berean, pilula homeopatikoa bere ahotzan, hau paradoxa!

Mikel Agirregabiriaren blogetik
Kreazionismoa, homeopatia,  telefono,  wifi edo mikro-uhinak, konspirazio-teoriak, estralutarrak...ikasgelan aztertzeko interesgarriak direla iruditu zait beti.  Zientziaberri wikian, aspalditik gai honi buruzko bilduma egiten nabil eta uste dut hau momenturik egokiena dela  agerian jartzeko.

Sasizientzia atalean aurkituko dituzue web-orri interesgarriak , blog eszeptikoak, deskargatzeko materialak, artikulo onak ikasgelan lantzeko (edo guk geuk irakurtzeko), bideoak eta dokumentalak.

Ahora que surgen de nuevo con fuerza las teorías del fin del mundo (mañana mismo se acaba otra vez), me parece el mejor momento para recomendos el capítulo de mi wiki dedicado a la pseudociencia . Encontrareís páginas web y blogs interesantes, materiales, artículos, vídeos y documentales.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan