Zientzia Jardunaldiak 2012

Gaur, EHUko Paraninfoan, Zientzia Jardunaldietan egon naiz, zintzo zintzo, ordenagailu eta argazki kamara prest. Agian gehiegi espero nuen gaurko saioengandik eta pixka bat eszeptikoa atera naiz. Oso gustatu zaizkit, nola ez, ikasle eta irakasleek egindako tailer praktikoak sarreran kokaturik, beren antolakuntzak lan ugari ematen du baina gero ikasleen aurpegiek dena adierazten dute. Hitzaldietan aurkeztutako esperientziak, ordea, denetariko egon da. Batzuk bikainak eta beste batzuk normalak. Ez hartu txartzat,  mesedez, ahaleginak beti eskertzen dira eta irakasleen esperientziak  beti ongietorriak, baina, batzuk entzun eta gero, pentsakor geratu naiz benetan. Nola da posiblea gaur egun, XXI.mendean bizitzen, laborategiko praktikak edo natur-irteerak estrategia didaktiko berriztatzaileak bezala aurkeztea? Ez dira normaltasunean gure arloetan egin behar ditugun ikas-jarduerak? Hausnarketa honekin buruan buelta ematen atera naiz gaur . Hona hemen hitzaldiak labur labur jarrita, argazki batzuekin lagunduta.
Dakizuenez, bihar Donostin garatzen dira eta materiala eta grabazio guztiak laster eskuragarria izango ditugu Jardunaldien blogean eta Berritzegune Nagusiaren YouTubeko kanalean

zientzia jardunaldiak 2012:laburpena

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan