Lan proiektua Biologian / Proyecto de trabajo en Biología

Ziur nago irakasle askok lan ederrak egiten dituztela klasean, baina, tamalez, gehienak ez dira zabaltzen Sarean eta "apalategi" batean geratzen dira. Ez da orain komentatu nahi dudan kasua, salto handia eman duen irakasle batekoa, DBHko 4. mailako Biologian lan proiektuen bidez irakastea erabaki duena. Mª Eugenia Oroz Gironés du izena,  Iruñeko La Compasión-Escolapios ikastetxean egiten du lan eta Compa-ciencia blogeatzen dabil. Bere erreferentzia izan dut nire kidea Ana Basterraren bidez, gure irakaslea beren web-orrietatik abiatu delako. 

Bere proiektua ez dago bukaturik, bai nahiko aurreratua adibide gisa aurkezteko. Irudimenezko ideia  izan du Mª Eugeniak gai batzuk proiektu honen bidez elkartu eta planteatzeko, gai sozialak ukitzen, benetan motibagarria. Cuerno de África deitzen da lana. Afrikako zonalde honetan oinarrituta,  geologia, biologia, ingurugiroa eta osasuna lotu ditu. Ikasleek gai bat aukeratzen eta lantzen dute, lehendabizi lan idatzi batean eta gero ahozko aurkezpena egiten. Era honetan "La Niña", klima-aldaketa, elikadura,  gaixotasunak, fauna, natur-baliabideak, arazo ekologikoak, eboluzioa, plaken tektonika, ekosistemak, ...gosea, lehorteak, kontsumoa eta egoera  politikarekin elkartzen dira. Ebaluazioa, talde-lana eta autokontrol-tresnak ere erabili dira. 
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Por medio de mi compañera Ana Basterra he conocido el trabajo de la profesora Mª Eugenia Oroz Gironés del centro pamplonés La Compasión-Escolapios . Mª Eugenia se ha atrevido con su primer proyecto que ha titulado Cuerno de África y ha desarrollado en un wiki. En él se trabajan temas de Bio-Geo de 4º de ESO de otra manera, uniéndolos con temas sociales y mediante otras herramientas y forma de evaluación.  Muy imaginativo y motivador.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan