Higgs- bosoia

Azkenean, gaurko teleberrin entzun dut Higgs- bosoia aurkituko dutela, edo, hobeto esanda, bere aztarna, energia da eta. Ni ez nago oso jantzita fisika kuantikan, beti iruditu zait nire buruengandik oso urrun dagoen gaia, baina hala ere interesgarria. Unibertsoa materiaz osotuta dago eta elkarrekin mantentzen duen lekeda Higgs-en eremua da, fisikaren eredu estandarren oinarria. Eremu honekin lotuta Higgs- bosoia dugu, partikula azpiatomikoen arteko elkarreragina masa lortzeko arduraduna. CERN-ri esker Teoria oso bat ziurtatuta geratu da momentuz, zientziaren filosofia honela delako,  beti aldakorra, beti gure mundua eta natura-fenomenoak ulertzeko bidean. Hurrengora arte!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan