Colegio Salesianos de Atocha: proiektuak

"Red de buenas prácticas TIC" blogari esker Madrilgo Salesianos de Atocha ikastetxearen beste proiektuaren berriez jabetu naiz. Urtero, hirugarren hilabetean, 1.mailako batxilergoko ikasleek arloen arteko proiektu bat garatzen dutela.  Edukien ardatza hiriaren ezagutza da eta honen inguruan helburuak ondorengoak dira:  materia desberdinek hartzen dute parte, lan kooperatiboaren bidez, gaitasun digitalak paper garrantzitsua hartuz eta ikasleek ekoizpen propioak burutzen dituzte. Lanak wiki batean islatzen dira.  Orain arte lau proiektu ederrak garatu dituzte:
  • Reciclatocha: hondakinak eta beren birziklapena gaiak izan ziren. Taldeka, ikasleek blog eta horma-irudi digital desberdinetan bere ikerketen emaitzak jarri zituzten.
  • Ecoatocha: aurreko proiektuaren jarraipena, hondakinak, ura eta energiaren erabilpena aztertu dira eskolan bertan eta bere inguruan, aztarna ekologikoa kalkulatzeko.
  • Astroatocha: Madrilgo gida turistiko astronomikoa izan zen ideia. Ibilbide batzuen proposamenak Google Maps batzuetan islatu zituzten eta honen bidez gymkhanak egin ziren. Audiogidak ere egin zituzten.
  • Fitoatocha: azkena eta, beharbada aurreko proiektuen esperientziaren ondorioz, osotuagoa. Oraingo honetan Erretiro parkearen gida botanikoa izan da gaia. Landareen espeziak sailkatuz gain, botanika medizinala eta mitologikoa aztertu dituzte. Proiektuan zehar emaitza anitzak egin dira sakeleko telefonoa eta Twitter protagonistak izanda: fotomaratoiaibilbideak mapetan eta audiogidekin, fitoblogen planeta...

Wiki bakoitzean proiektuaren garapenean erabili dituzten hainbat tresna lagungarria kokatuta daude:
  • ikas-eguneroko bat dugu proiektuaren faseak eta denboraren garapena adierazteko.
  • Ebaluazio-tresnak: autoebaluazioarako formularioak, elkarrenarteko ebaluazioak...
  • Proiektua aurkeztu duten lehiaketa batzuk

Ikastetxearen beste web-orri interesgarriak :
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El Colegio Salesianos de Atocha (Madrid) realiza desde hace varios cursos unos magníficos proyectos en bachillerato que aglutinan varias áreas y se reflejan en sitios web. Durante el tercer trimestre del curso, toman como eje de trabajo el estudio de su centro y su ciudad y, siempre trabajando en grupos y empleando herramientas digitales (Wikis, Sites, blogs, redes sociales, mapas, paneles, sonidos...) han ido desarrollado producciones propias de gran interés didáctico, no solo por sus materiales, sino por los diarios sobre como los han ido realizando y con qué herramientas de evaluación. Algunas de ellas han obtenido premios: Reciclatocha (resíduos y reciclado), Ecoatocha (huella ecológica), Astroatocha (guía turística astronómica de Madrid),  Atocha antidrogas ( campaña con vídeo, publicidada y programas de radio contra las drogas) y Fitoatocha (itinerarios botánicos por el Retiro).
Gracias por compartir estos  trabajos.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan