Zientzia Hezkuntza ekimena 12-13

Bosgarren ikasturtez, zientzia-hezkuntza Ekimena 2012-13 abian jarri da, beraz, orain arte proiektu honetan sartu ez zaudeten LH eta BHko ikastetxeek parte hartzeko aukera zoragarria duzue. Hau egiteko ez da beharrezkoa proiekturik idaztea, bakarrik ekimeneko baldintzak betetzea. Baldintzen informazioa zure Berritzeguneetan duzue eskura,  baita eskabidea ere.

Izena emateko epea irailaren erdian amaituko den arren, laborategi-baliabideen eskaeraren baldintzak kudeatzeko asmoz, garrantzitsua izango litzateke ekainak 30rako interesatuta dauden ikastetxe kopurua ezagutzea.
Aurten, irakasleentzako informazioa, modu argian eskuratzeko site batean jarri da:
Bertan, zientzia-hezkuntzako ikastaro eta mintegietan erabiltzen diren baliabide guztiak zintzilikatuta egongo dira.Dagoeneko, oinarrizkoena jarria dago, hala nola, deialdiaren ezaugarriak, laborategi-baliabideen informazioa, Garatu ikastaroak, baliabide didaktikoak eta abar.

Anima zaitezte!


Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan